- Sarkozyrkoa
- Sarkozyrkoa
Politika gai mamitsuak jorratzeko aitzakiarekin biltzera omen doaz ZP eta NS. ETAren suntsipenerako beharrezkoak diren eskenatoki politiko eta judizial komunen hitzarmena, besteak beste. Gasolindegiko asteburuko gertakarien elkar -azalpenak tartea uzten badie, narkotrafikoa ere, gai ajendan omen dute bi mandatariek.
Kontuak-kontu, ez pentsa gai potolo hauek isla berezirik izango dutenik komunikabideetan. Kamera eta Flash guztiek, Bruniren ez dakit ze modelito eta burugaineko kapeltxo nabarmendu nahi izango dute . Eta lehen dama maripertxenta baten irudia nornahi aspertzeko irudiak behin eta berriz, errebotatuko dituzte/gaituzte. Jackie Kennedyren antza dula eta … Ah ze papeleta Sonsolesentzat!
Espainiako errege-erregina ere bisitatzeko asmoa dute. Brunik, potrokoloarekin adi ibili beharko du, Michele Obamak, Britania Haundiko Isabelekin gertatutakoa saihesteko. Beraz denak adi. Zirko mediatikoaren makineria jada martxan dago!