Sarkozyri buruzko erreportajea zentsuratu dute Frantzian

Komunikabideak inork ez bezala erabiltzen asmatu izan du Sakozyk, bere presentzia itogarria bihurtzera arte. Orain ezkutuan dabilela dirudi eta agerian geratu direla bere hankasartzeak, kamera aurrean egindakoak, batez ere.

Europan ez da ikusi hainbeste kazetari eta umoregilerik zigorturik Sarkozyren menpe beste. Epaiak, salaketak eta komunikabideetatik kaleratutako profesionalen kasuek eskandalua piztu dute Frantziako gizartean. Adierazpen askatasuna bera kolokna jarri dela esan du batek baino gehiagok. Telebistetako arduradun eta zuzendariak ere, Sarkozyk berak izendatuak izan dira zuzenki. Kazetariak autozentsuraz dira mintzo…

BU2Z webguneak dakar albistea. Erreportajea Television Suisse Romandek eginikoa da eta ordu erdi irauten du. Frantsesa ulertzen baduzu, ez zara aspertuko.

HTML Kodea

MTkyNg==

Irudia | Nikolas Bonaparte? | zz | Creative Commons By SA

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.