RTVEn ez da giro

La Haine-n topatu dugu aipaturiko eskutitza. TVEtik bidalitako posta anonimoa da, eta bertan azaltzen den bezala, bide hau aukeratu dute, ohiko komunikabideengan konfiantza galdu dutelako. Aurrez, CRTVEko langileen egoera kaskarra salatzeko orduan, edota egin izan dituzten greba eta mobilizazioen aurean isiltzea erabaki omen dute komunikabideek orokorrean.

Espainiako gobernua publizitatea kentzeari buruz egiten ari den “interesez jositako” kanpaina izan da eskutitza idaztera animatu dituen arrazoietako bat. Bestea, herritarren gehiengoak, RTVEko langileak ongi kobratu eta lan gutxi egiten dutenaren ustea oso zabalduta dagoela.

RTVEk berezko ekoizpeneko produktu gisa saltzen dituen produktu gehienak kanpoko produkzio-etxeen bitartez egiten omen dituzte, etxean horretarako baliabideak izan arren. Gehienak Mediapro enpresari eskatzen omen dizkiote. Eta bitartean, RTVEko 25 unitate ibiltari, eta hainbat eta hainbat langile geldirik omen daude.

Etxeko langileekin egitea garestiagoa ateratzen omen zaio enpresari, baina langileek administrazio kontseiluak zenbakiak manipulatzen dituela salatzen dute.

Mediaprok PSOErekin dituen loturetan bilatzen dituzte ordea, langileek egiazko arrazoiak.

Luis Fernandezek RTVEko presidente kargua hartu zuenean, zuzendaritza talde berria izendatu zuen. 97 zuzendari berri, hain justu. Batzuentzako postuak sortu zituzten. Hainbat eta hainbat profesional kanporatuak edo baztertuak ere izan ziren, zuzendari berriei tokia egiteko.

Duela gutxi TVEko kargua utzi duen Javier Pons-ek 200.000 euroko (bere urteko soldata) kalte ordaina jaso duela ere salatzen dute.

Bitartean TVEko estudio gehienak hutsik omen eta langileei plusak murrizten dizkiete.

Estatuak aurrekontuaren erdia ordainduko du, baina oraindik publizitatetik jasotzen zuten dirua nondik lortuko duten ere argitzeke dago.

Hemen duzue esutitza oso-osorik.

Ez da giro, ez, RTVEn.

MTQwMw==

Irudia | RTVEn ez da giro | zz | Creative Commons By SA

Ez naiz bakarra, asko naiz ni. Batean. Hori bai, begi-belarrietatik elikatzen naiz.