Roberto Savianoren heriotzarekin jolasean

Italiako Max aldizkariak Savianoren fotomuntaketa egitea erabaki du, haren mehatxatu egoeraz hitz egiteko. Stampa egunkariak, ordea, aldez aurretik aldizkariaren asmoak ezagutzera eman ditu.

Roberto Savianok garrantzia kendu nahi izan dio gertaerari, hiltzeko asmorik ez duela esanaz, baina bere heriotzaren espekulazioa, gustu txarrekoa dela dio. Babesaren beharrari buruz zinikoki espekulatzeko egin dutela gehitu du.

Camorraren baitan sartu zen idazlea ‘Gomorra’ liburua idazteko eta lehen pertsonan bizi izan zuen mafiaren errealitatea. Ordutik mehatxatuta bizi da Saviano.

Komunikabide gehienek gogor kritikatu dute Max aldizkariaren fotomuntaketa. Batzuk txantxatzat hartu badute ere, gehienek txantxa baino zerbait serioagoa dela uste dute.

Hona hemen fotomuntaia eta berau egiteko erabili duten jatorrizko argazkia:

MjY4Mw==