Rajoy ere Kataluniako galdeketaren alde
Gauza asko aurpegiratu diezazkiekegu PPko goi-karguei: ustelkeria, gezurrak, prentsa-aurrekoetan galderarik ez onartzea, Kataluniarekiko jarrera, abortua debekatzeko lege proiektua… Baina ezin da ukatu umorea egiteko iturri eta lehengai paregabea direnik. Rajoy ere, “ETA es una gran naciĆ³n” oihukatu zuenetik, hamaika pasarte barregarri bezain negargarriren protagonista iza da, Patxi Lopezekin lehiatzeraino. Kataluniari eskaini dizkion gorroto eta maitasun hitz guztiak maisuki uztartuz, bertako gazte batek muntaia ezin xelebreagoa egin du, eta harrigarria da emaitza: Rajoy azaroaren bederatziko galdeketan parte hartzeko dei eginez.