QATAR, kapitalismo basatiaren adibide

QATAR, kapitalismo basatiaren adibide –

QATAR, kapitalismo basatiaren adibide

Euskadiko biztanlerian 8 San Mames estadio

Europan dugun kapitalismoa ez da ezer Golfo pertsikoaren inguruan dauden estatuekin konparatuz. Petrolioaren aberastasunari esker, herrialde horiek oso oso aberatsak dira. Aurten futboleko munduko kopa izango dute bertan. Diotenez, korrupzioari esker izango da hor eta ez beste tokiren batean. Hau da, FIFA futboleko erakundeari dirua eman zioten beste hautagaitzen artean haiek hautatzeko.

Baina ustelkeria ez da gaitzetako bakarra. Qatar, Bahraim, Saudi Arabia, Kuwait, Emirerri estatuak… guzti horietan kapitalismo basatia aurrera eramaten dute. Estatu Batuetako aliatu estuak dira. Han zergak oso baxuak dira. Baina zerbitzu sozialak pribatuak. Publikoak… gainera, bakarrik bertakoentzat. Langabezia laguntzarik ere ez dago.

Luxua eta ostentazioa nagusi da. Giza eskubideak oso mugatuak daude. LGTBI eta emakumearen eskubideak oso mugatuak dira. Heriotza zigorra indarrean dago homosexualentzat. Populazioaren 2 herenak atzerritarrak dira. Gizonak emakumeen halako bi dira. Txiroen eskubideak ere hutsaren hurrengoa dira. Hango txiro gehienak Asia hegoaldeko etorkinak dira (India, Pakistan, Filipinak…). Esklabotza egoeran tratatzen dituzte. Soldata baxuak eta lan baldintza kaskarrak. 

Futboleko munduko kopa erakitzeko milaka langile hil direla salatu dute. Baina hala ere, aurrera egingo du lehiaketak.

QATAR, kapitalismo basatiaren adibide

Qatar, Euskal Herriaren antzekoa tamaina eta populazioari dagokionez

EH: 3.000.000 biztanle.       Azalera:  20.000 km2

Qatar: 2.300.000 biztanle.   Azalera:  11.500 km2

EAE: 2.100.000 biztanle.      Azalera:  7.200 km2

 

Imajinatzen EAEn Futboleko munduko kopa ospatzea? Ba, Qatar ez dago oso urrun horretatik. Imajinatu San Mames moduko estadioak 8 izatea EAE osoan. Qatarren 8 estadio izango dira. Denak 40.000 ikusle baino gehiagoko edukiera dute. Eta horietatik batek 60.000 eta beste batek 80.000koa. Egia da Qatar izugarri aberatsa dela. Baina estadio erraldoiak egingo dira soilik 8 edo 10 partidu jolasteko. Ez al da hori astakeria? Dirua alferrik xahutzea? Ba, Qatarren horrela dira gauza gehienak. Beno, ez bakarrik Qatarren, inguruko herrialde aberatsetan ere jokabide hori dute. Mundua aho zabalik utzi nahi dute eta gauzarik harrigarrienak egiteko prest daude. Baina bitartean, ez die axola langile apalak hutsaren hurrengoa bezala tratatzea. 

QATAR, kapitalismo basatiaren adibide

QATAR, kapitalismo basatiaren adibide

Zer duzu buruan “QATAR, kapitalismo basatiaren adibide”-ri buruz

  • Barkatu baina haiei galdetu ezkero ez dute esango kapitalistak direnik, islamaren fededunak bezala aurkeztuko zintuzke bere buruak
    Bertze baloreak dituzte eta ez musulmanaren iritziak hutsaren hurrengoa dira,tximino edo zakur baten pare.
    Hortan ere bai sutsu ari direla,bere bizimodu islamikoa mundu guzian zabaltzen