Puigdemont, gerriko beltza
Puigdemont, gerriko beltza –
Politikaren estrategia, taktika eta amarru makiavelikoez hitz egiteko, xakearen metafora erabili ohi da usu. Xakeaz mintzo dira analistak eta zutabegileak Puigdemonen azken “jokaldiaz” ari direnean. Alta, irailaren 20an atxilotutako Generalitateko karguak afil edo zaldiak ziren. Eta urriaren 1eko bolondresak, peoiak. Erregea bera ere bere laukitik ateratzea lortu du presidentak. Eta xake matea nork eta nola egingo da adituen zalantza. Tira, Kataluniako ‘borrokaz’ aritzeko egokiagoa iruditzen zait Judoaren metafora.
Xake taularen gainean ez baitu kabidarik indarraren erabilpenak. Tatamian berriz, joko arauen marra gorriak gainditzen ez diren bitartean, indarra ekuazioaren parte da. Esan nahi da, arerioa estrangulatu edota lurrera bota dezakezula, arauek baimentzen duten eran. Judoa, baina, “malgutasunaren bidea” bezala definitu zuen Jigoro Kanok eta ez alferrik. Ez da ohiko arte martziala. Erresistentzia ezaren printzipioa du oinarri bezala. Printzipio honen arabera bultza egiten duen aurkariaren indarrari bide egin behar zaio, horrela, arerioaren eginahala baliogabetzeaz gain, norberaren energiak optimizatu eta oreka hobeto mantentzen baita. Aurkariak erresistentziarik topatzen ez duenean, halaber, oreka galtzen du. Horregatik esaten da judoka bati berdin zaiola aurrean duen arerioaren tamainak edo indarrak. Berdin berdin bota dezakeela lurrera.
Puigdemonten diskurtsoa entzun ondotik, hastapenean dezepzioa zena apurka esperantza bihurtu zen asko eta askoren gogoetan. Milaka hedabide, milioika herritar eta kasik Europako gobernu guztiak begira zeuden unean Puigdemontek pare bat pausu eman zituen atzeruntz, Rajoyren papar-hegala eta mahuka askatu gabe. Tentuz, baina, irmo. Arin bezain argi. Eta orain Rajoyren txanda da. Rajoyk erabaki behar du gogor aurrerantz eraso egin ala gelditu. Eta horren araberakoa izango da erabili beharreko giltza. Nago, Espainiar Estatuak zenbat eta indar handiagoz erantzun, orduan eta ippon ederragoa egingo diola kataluniar herriak.
Optimismo gehiegi bazterretan. Gogoratzen erakundeak armak ixildu zituenean zer esaten zen? “Pilota Raxoiren teilatuan dago” “Behartuak daude mugitzera”… etabar luze bat. Kaka zaharra. Raxoik ez du hatzamarrik mugituko, katalanak euren artean mokoka hasi baitira iada. Eta katalanak serioski joan ezkero GCak Puigdemont eta bere ondoko guztiak atxilotuko ditu, 155. artikulua ofizialki indarrean jarriko da c’est fini. Ah, eta behar ezkero militarrak bidaliko ditu, eta ez EB eta ez NBEk ez diote Espainiako Erreinuari zigorrik jarriko. Herri honetan 50 urte ostiaka ibili ondoren badirudi batzuei azkar ahazten zaiela etsaiak zer egiteko gai diren.
Aupa Mikelats,
Eskerrik asko zure iritzia partekatzeagatik.
Iruditzen zait Puigdemontek zilegitasunaren bataila irabazi nahi duela, nola kataluniar jendartean, hala nazioartean. Horretan datzala atzera egin duen pausuak.
Kataluniar iritzi publikoan bada korronte handi bat, PSC eta Podemosen orbitakoa, behin eta berriz dialogoa hobestearen alde agertu dena. (Jordi Évole bera jar dezakegu jende horren erreferente nagusi gisa, iruditzen bazaizu).
Puigdemontek (Donald Tusken deiak dei) kontzesioa kataluniar jendartearen sektore garrantzitsu horri egin dio egiazki. Eta Espainiar Gobernuak 155aren bidea hautatzen badu, are zilegitasun eta irmotasun handiagokoa izango da erantzuna.
Errelatoaren gakoetako bat izango da Puigdemontek dialogoa zabaltzeko egindako deia.
Zurekin ados zilegitasunaren bataila irabazi dutela diozunean. Kontsulta behar bezala egiten utzi eta Espainiako Gobernuak emaitza (baiezkoa, baina parte hartzea aitzakitzat hartuko lukete) onartuko ez balu kito abentura (edo ez). U1ean mundua begira egonik, euskaldunok ohituak gauden basakeria ikusi zuten hedabide atzerritarrek, eta herrialde guztietako milaka herritar hunkitu ziren bozkatu nahi baina utzi egiten ez diotenaren epika horrekin. Turkiaren pare geratu zen Espainia. Eta hori izan da kataluniarren irabazi dutena.
Orain arte irabazi duten bakarra, egiari zor. Ez gaitezen engaina, zilegitasunak ez ditu estatuak sortzen, indarrak sortzen ditu. Bestela guk geurea aspaldi edukiko genuke. Eta ez nabil katalanen aurka egiten hau esaterakoan, errealitatea den bezala onartzen baizik. Nik ere gure herria aske ikusi nahi dut, baina ez nago ados ez Gure Esku Dagok, ez EAJak eta ez EH Bilduk proposatzen dutenarekin. Desagertzen ari gara pixkanaka (euskararen erabileraren datuak lekuko), geroz eta kosmopolitago gara geroz eta euskalduntasun gutxiago daukagun bitartean. Eta joera demografiko negargarriak eta desideologizazio patetikoak ezaugarritzen duten panorama ikusita ez nago independentzia prozesu bat hastearen alde, askori kataluniakoak barruko arropa busti eta arrazoia galtzen badie ere. Auzokoen mugidak sortutako olatua aprobetxatu eta hemen antzekoa sortzen hasi nahi. Mesedez, jaitsi lurrera eta begira zer daukagun: haurrik ia ez duen herri zatitu bat, Frantzia menpeko lurraldeetan hizkuntza galtzear eta gainerakoetan kili-kolo, zuzenean atzera ez bada.
Herri honek behar duena, lehen lehenik, hausnarketa global bat da. Non gauden serio eta hotz aztertu (eta gustuko ez duguna ere onartu), eta norantz joan nahi dugun erabaki. Nire ustez euskalduntzen prozesu masibo bat behar da, hizkuntza eta kultura formazio prozesu bat. Euskaldunok aktibatu eta kontzientzia etniko-nazional-“nahi duzun bezala deitu” indartsu bat osatzeko. Buenrollismoak, gure izana ukatzen diguten horiekiko ulertze nahi horrek, “erabakitze eskubidea”k, hedonismoak eta indibidualismoak herri hau desagertze bidean daramate. Bada garaia esnatzeko. Ongi izan.
https://askatasunarenliga.eus/
Tamalez, Euskal Herriari buruz azken aldian irakurri dudan estekarik argitsuena egin duzula iruditzen zait. Tamalez diot, beste era bateko analisiak nahiko nituzkeelako. Baina, gauza jakina da, desioak eta errealitatea, gehienetan, ez datozela bat.
Optimismo gehigi? Noren artean? Euskaldunon artean behitzat ez. Hemen inork ez zuen espero hain bide luzea eginen zutenik katalanek. Behin baino gehiagotan pentsatu izan dut katalandarren bekaitz ginela. Gehiago esanen nuke nik, katalanen bide malkartsu hori etetea ere nahi izan duen euskaldun gehiegi sumatu dudala. Guk 50 urtez deus ez eta katalanek 7 urtez!!!! Bekaizkeria alua.
Anitz egin dute, eta guretako ere bidea zabaldu dute.
Besarkada bat katalandarrei!
Mikelats: zure bigarren iruzkinean agertzen diren arrazoi guziekin ados. Orain bigarren frente baten ireki beharraz dihardute Sortukoek. Maldan behera goazen honetan gure indarrak horretan xahutu? Demografian suizidioa, hizkuntza nazinalaren gainbehera etegabea, gazteriaren saldukeria…eta bigarren fronte baten irekitzea?
Bai, kontzientzatze lan aski badugu. Ez dut inoiz horrelako egoera okerragorik ez ikusi eta ez amets gaiztorik aldrebesean ere irudikatu. Mugi gaitezen eta lot lanari.
Izan ongi
Xake jolas hau irabazteko benetan amarru arraroa ari du Puigdemont-ek praktikan jartzen.
Independentzia bost sekunduz deklaratu, segituan atzera egin eta aste batzuetako denbora “extra” eskatu ostean, badirudi erreklamatzen ari duen denbora horrek bere lepo inguruan egongo balitz soka bat bezala jokatuko duela konturatu gabe jarraitzen duela Kataluniako lehendakariak.
Izan ere, denbora soberanismoaren aurka doa une hauetan. Hura pasa ahala, enpresa gehiagok Kataluniatik at egiten dute, hala nola talka gehiago sortzen dira Puigdemont eta haren Gobernuko CUP-eko kideen artean.
Aldi berean, atzerritik ez da ezta aldarrikapen serio eta tinko bat Kataluniaren alde entzuten, gehienez elkarrizketak bultzatzeko proposamen idealistak.
Gerriko beltza? Gerriko marroia akaso, kakaz zipristinduta!
Nik hasierako dezepzioaren ondorene ere antzera pentsatu nuen, jokaldi ona izan zitekeela. Baina dagoeneko ez dut horren argi. Batez ere ikusita azken orduko erabaki aldaketa izan zela, hauteskundeetara deitzea proposatu ondoren PDeCAT alderdiko sektore kontserbadoreenak (Artur Mas buru) bultzatuta, ERC-ko zenbait kideren eta CUP-en erabateko harridurarako (eta sare sozialetan irakurri dut PDeCAT-eko kide batzuen haserrea ere). Gainera, PSOE eta PP-k Konstituzio erreformari atea ireki diote, eta nire ustez hori nahikoa izango da Europako buruzagiek dialogorako eskua zabalik dutela interpretatzeko. Eta Puigdemonten jokaldia ondo irteten bada ere, nazioarteko bitartekaritza baten bidez ez dut uste independentzia negoziatuko denik, baizik eta legezko erreferendum bat edo bestelako soluzio bat. Hots, katalanen garaipena ez dago batere bermatuta. Gainera, denbora pasa ahala gizartea desaktibatzeko arriskua ikusten dut
Ikusten ari garena dira bi sujeto oso determinatuak, batek helmugara iritsi nahi duena besteak ez diola helmuga horretara utziko iristea asmoarekin. Indar harremanek erabakiko dute. Puigdemont erruan erori baino lehen, indar harremanak Katalunyaren alde ziren. Ez dut inoiz ez iksusi Espainaren beldurra ikusi dudan bezala. Haien beldurra nondik eta noiztik dator? Lurraldearen kontrola galdu dutela konprobatu dutenetik.
Katanak konturatu dira, dena irabazteko dutela, eta Puigdemont-ekin edo gabe deklaratuko dute Estatua.
Bera zen (edo da?) botere exekutiboa, besterik ez eta tokatzen zaiona da herriaren mandatoa exekutatu eta kitto.
Puigdemontek esan dio bere herriari oraindik han ez dela adintasun nagusiko herri bat. Baina herriak Puigdemontaeri garbia erakutsi dio eta erakutsiko dio berak eta horrela pentsatzen dutenek ipotxa politikoak bihurtu direla herriarekin konparatuz. Inperialismoaren armada betidanik han egon da eta agertuko dira eta “martxan” jarriko dira.
Katalanek bere neurriak hartuko dituzte eta okupatzaileak enrredatzea entsailatuko dute.
Hasiko da garraxika, herri desarmatu baino finea eta oso argia eta trebea eta armada kanpotarra, bortitzalea eta delinkuentea-ren artean.
Ez da erreza izango eta politikarako garaia iritsi da.
http://hamabost.net/categorias/catalunya-en-el-horizonte/
Mas-ek eta Pigdemont-ek nahi zutena lortu dute honezkero: Mahaian golpea eman (estatuari susto galanta eman)eta %100 eskatu (Estatua) %20 ortzeko (Itun fiskala). Kontua da ANC eta enparauentzat ez dela nahikoa. Hauek ere lortu dute nahi zutenaren zatia (herria aktibatu eta hurrengo belaunaldia kontzientziatzea). Ez da gutxi. Beraz, subirautza eta demokraziaren sakontze bidean maila bat edo bi igo dira. Esan gabe doa, PPk konstituzioaren erreforma onartzea ere ez da ahuntzaren estula. Jakinekoa da eztabaida hau ere askatzea lortu dutela. Eta nola ez Kataluniaren egoeraren berri munduko txoko guztietan hedatu da. Era berean, Espainia lotsagarri utzi dute, ipurdibistan munduko giza eskubideen erakunde uztien muturren aurrean. Aurki izango diren hauteskundeei begira egoera polarizatuz Espaniako abertzaletasun sektarioa biztea lortu dute beraien gehiengo absolutua aurrikus daitekeelarik. Era berea, katalunian egun hauteskundeak eginez gero independistek gehiengoa hobetu dezaketela jo dezakegu. Egoera horretan konfrontazio-mailak gora egin dezakeela pentsa genezake. Horrek Estatuaren krisia emenda dezake?
Laburbilduz, Kataluniak jadanik asko irabazi du, nahiz eta azken helmugara hurrengo belaunaldia heldu. Gu berriz AUZOLANEAN lotsagarri (auzoaren lanetik elikatzen), alegia besteen borroka eta saiakeretatik probetxua atera nahian, beste fronte bat sortu eta lagundu beharrean. Moltes gracies segadors!!
Gaur jaquin dut ecen Puigdemonten emaztea rumanoa dela. Rito orthodoxotic ezcondu ciren Rumanian. Catalunian civiletic.
Curiosoa.