Puigdemont: “Batzuek kobratu egiten dute espainolak izateagatik”
Puigdemont: “Batzuek kobratu egiten dute espainola izateagatik”
“Azken aldian ikusi ahal izan dugunez, batzuek dirua jasotzen dute espainolak izateagatik, eta beste batzuek ordaindu”. Horrelaxe esan ei zuen Carles Puigdemont, Generalitateko president katalanak, joan den ostegunean, La Vanguardian irakurri dugunez, Fundació Sobirania i Justíciak antolatutako mintzaldi batean.
Catalunyako mundu politiko eta ekonomikoak Rajoyren Alderdi Popularrak jeltzaleekin adostutako hitzarmena begi txarrez ikusi duelakoan, esaldia EAJri emandako zaplastekoa dela iritzi dio egunkariak, lerroburuan agertu duenez.
Eta zuk, irakurle, zer uste duzu, arrazoi du Puigdemont presidenteak?
El bofetón de Puigdemont al PNV: “Hay quien cobra por ser español” https://t.co/kcDJe5Cq7h pic.twitter.com/XK6OmBKoWX
— La Vanguardia (@LaVanguardia) May 12, 2017
Idazti izan dut, almoduzkobatzuk direla
Suitzan ez da porrurik
Arrazoi guztia dauka Puigdemontek. EAJkoek beti izan dira erosteko aproposak. Heurei soilik heuren negozioak eta sare klientelarrak besterik ez zaie axola. Kapitalaren lagun izan dira beti. Herria beti saldu izan dute diruaren truke.
Pozten naiz, orain, Katalunian EAJ alderdi mespretxagarri bat izatea.
Bistakoa zen.
GALEUSCA lurperatu dugu, diru-truk.
Ni neu beghintzat lotsatuta nago oporretan Katalunia aldera joatekotan bait gara.
Eta gehien mintzen nauena berriro ERE ZUZEU hau erabiltzea euskaldun eta kataluniarren arteko sestra eta zatiketa sortzeko:Pujoltarren ustelkeria,CUPen ez dakit zer proposamen estonagarri,….Kataluniako gizartea erridikulizatuz eta gutxietxiz. Benetan, gizalegetik oso urruti dabilen portaera. Eta okerrena da luzera geroni ere kalte egiten digula, ze hango lorpenak guri ere mesede egingo liguke. Hortaz abertzaleak gara ala zer gara?
Kendu ezazu behingoz burutik EAJ abertzalea dela. EAJ alderdii miserable, nazkagarria eta diruzale besterik ez da. Beti izan da horrelakoa, independentismorako etsai dugu EAJ, eta behingoz abertzaleok garenok buruan sartu behar dugu EAJ, PP, PSOE eta Ciudadanosen alde eta hautua egin duela. Utz diezaiogun, behinogoz, EAJ begiratzeari. Berrio diot, ETSAI dugu EAJ eta beraz etsai bezala tratatu eta ikusi behar dugu. Ustelkeria, kapitala, enpresari handien lagun besterik ez den alderdia baita.
Sinistuta nago EAJ, Ezker Abertzalea bezelaxe anitza,plurala dala. EAJn abertzale jator ugari dago ez duena ondo ikusten horrelako jokaldiak. Euskaldunak oinarrizko gai batzutan(sinbolo, lurralde, euskera,erabakitze eskubidea,…), alegia EUSKAL AFERETAN batuta ikusi nahi dituztenak, ezkerrekoak izan, eskuinekoak izan, abertzale edo ez-abertzale,…
Baina badira leku guztietan gutxiengo interesatuak (leku guztietan berriro dinot)), zeintzuek pozoi modura ikusten duten horrelako aliantza bat. Berau ekiditeko sestra,liskarra eta gorrotoa hedatzen saiatzen ari dira, herria zatitu nahian. Zatiketa horretatik eurak kudeatzaile, artzai eskuak libre dituztelako ezkutuko bulegoetan erabakiak hartzeko. Besteak beste juxtu-juxtuan errentagarritasunari eusteko larri dabiltzan lagun, senide eta kuadrillakoen enpresak salbatzeko. Madrileko ituna hori baino ez da. Porrotaren ertzean dauden enpresa batzuen ERRESKATE-OPERAZIOA.
Baina ez dezagun nahastu EAJko aparatua (Bizkaiko familia batzuetan duena oinarri nagusia) eta EAJko militantzia eta are gutxiago bozka-emaileak.
Ni Ganbaratxo sinistuta nago ere ezker abertzalearen zuzendaritza iraultzailea eta oinarri zabal abertzale baten artean dagoela zatiketa. Pena da lehenek bigarrenak gidatzen dituztela irteerarik gabeko bidetan.
Ados. Baina zergatik ibili etengabe oinarrian hain antzekoak garenon arteko zatiketa eta gorrotoa sustatzen, diferentziak anplifikatzen eta antzekotasunak ezkutatzen? Zer onik dakarkigu horrek?Herrietako jende xumea ez dago haserretarako eta liskarretarako. Hegemonia politikoa lortzeko lehia gauza bat da, zilegia, baina horrek ez du dena justifikatzen. Denok ere eskuzabaltasun piska batekin mapa politikoa osatzea lortuko dugu. Polarizazio kaltegarria gainditu eta euskal alderdien puzzlea egonkortu dezakegu “europartu”. Helburua jendea politikara erakartzea behar du, ez izutzea edo nazkatzea. Orain arteko dinamikak oso kaltegarriak izan dira eta ezker abertzaleak ez du ardura txikia horretan, baina gauzak aldatzen ari dira eta susmoa dut itzulerarik gabeko norabidean. Denok egin beharko dugu ekarpentxoa politika erakargarriagoa egiteko eta eztabaidak razionalizatzeko.
EAJ militantzia “xumea”, zuk diozun bezalaxe, EAJri ematen dio botoa, beti! Beraz, nik atera behar dudan ondorioa dela ados daudela EAJk duen norabide neoliberala, eskubiarra eta espainolista. Beraz, militante “xume” hauek ardura osoa daukate, heurek heuren botarekin horrelako norabidearen aldeko apostua egiten dutela.
Beraz, nik, abertzale bezala, EAJ honekin eta militante “xume” hauekin ez noa ezta aldemeneko eskinara. Nazkaturik nago ezkertzale eta abertzale garenok beti ere konplexu hauekin ibiltzea EAJrekiko.
Ni ez naiz militante “xumeetaz” aritu. Herritar xumeetaz bai. Batenbatzuk jende hori politikatik urrutiratu egiten du NAHITA (beraien kudeaketa errezteko) edo NAHIGABE (berdin zaielako, nagikeriagatik alegia).
Neretzat erronka nagusia horixe da jendea bozka-delegazio huts horretatik atera eta politikara gerturatzea da, aktibatu beharra dago, herrigintzan inplikatu eta herri-proiektu berrietara animatu, dinamizatu (alderdi politikoen erantzunkizuna ere badena). Bakoitza bere ñabardura ideologikoekin baina goazen ba aurrera-pausuak ematera, errotandan bueltaka ibili beharrean oso gutxi horien gasoil-surtidorea etengabe hornitzen ibili gabe.
Ene Kupidarik Gabe. Orduan ezin zaitezke neoliberala eta abertzalea izan? Ezin zaitezke eskubitarra eta abertzalea izan? Orduan, Sabino Arana bezalako katoliko, ustez eskubi-muturreko tipo bat abertzaletasuna eta abertzale hitza bera inbentatu zituen baina ez zen abertzalea? Ez zaizu erridikulo xamarra iruditzen zuk esandakoa? Portzierto, orduan zu zara abertzaletasun medallitak partekatzen enkargatzen den militantea? Zu zara zein den abertzale eta zein ez adierazteko zilegiztatua dagoena? Sabino Arana baino gehiago?
Norbaitek uste al du PPrekin adostutako Kupoaren itunaren diruak zuzenean Urkullu ala Ortuzarren sakelera pasako direla? Norbaitek pentsatzen al du katalanek ez luketela, PPrekin akordio fiskal bat egingo, horrelako baldintzatan aukera emanda? Kataluniako proces delakoan diren alderdiak ezin daitezke atakatu, baina EAJ beti eraso pean betikoen aldetik. Kataluniako gizartea intokablea da, baina euskaldunen gehiengoaren alderdiari jipoiak eman behar zaizkio alde guztietik. Etxekalte kanpoeder…
Zenbat diru ematen dizu EAJk bere sabel gose izateko? Ez al dizu lotsarik ematen hainbesteko erridikulua egitea? Ez al duzu printzipio propiorik? Zergatik miresten duzu erridikulua egin arte EAJ? EAJ, gustatu a la ez, momentu honetan Katalunian oso, oso gaizki ikusia dago. Eta nik pozten nau ustelkerien lagun dena, mespretxuak izatea.
Segi tontoarena egiten eta EAJren sabel gose izaten. Patetiakoa zara.
Ene Kupidarik gabe, ez al dakizu debatitzen besteari zure paranoia leporatu gabe? Hoiek iruditzen zaizkizu eztabaidatzeko modu egokiak? Bai, badakit ezker abertzaleko zenbait militanteek metodo hori erabiltzen duzuela, ez arrazoietan sartzeko. Zergatik erasotzen duzu erridikuloa egin arte EAJ? Katalunian bai oso kabreatuak dira esaten dutelako EAJk lortu duen dirua Euskadirentzat beraiei kendu egiten zaiela. Total, espainolek euskal kontzertu-kupoari buruz egiten duten gogoeta beretsua. Baina nik badakit (eta zuk jakin beharko zenduke) kupoaren dirua euskaldunok egindako lanaren frutua dela. Eta edonork daki Katalunia ez dagoela batere ustelkeriaz libre.
Segi ezker abertzaleko fanatiko profesionalaren papera betetzen. Patetikoa da zure debatitzeko kapazitate eza.