Poloniako manikiak
Poloniako manikiak
Dagoeneko nork ez du ezagutzen Kataluniako telebistaren umorezko saioa?
Toni Solerren gidaritzapean 2006an emititzen hasi zen Poloniak laurehun programatik gora grabatu ditu, Kataluniako eta Estatuko politikariak imitatuz, eta TV3eko saiorik ikusienetakoa da; telebista aurrera kasik milioi bat lagun erakartzeko gai izana da iraganean.
Atzoko saioan, maniki batzuei ileordeak eta betaurrekoak jartze hutsarekin, espetxeratuak diren politikari eta eragile Katalanak omendu zituzten, modu fin eta eraginkorrean. Sare sozialetan agudo goraipatu da burutapena, baita Euskal Herriko gero eta ikus-entzulego ugariagoaren partetik ere.
Arma boteretsua da umorea, bai gero!
Leuna, zuzena eta gordina. @poloniatv3 ren magia. #LliberatPresosPolitics pic.twitter.com/c1P9zbrPre
— Lander Iruin (@iruintxo) 2017(e)ko azaroak 9