Polemika pasarelatan
Miss Universerako txartelik lortu ez zuen arren, Australiako ordezkaria aukeratzen den lehiaketan finaleraino iritsi zen Naumoska gaztea. Bere gorputz masa 15,1ekoa da solik. Zifra horrek ez badizue ezer esaten, adituek malnutrizioa 18an jartzen dutela jakin ezazue. Pasarelatan aritzeko altura paregabea duela neskatxak zalantzarik ez dago, 1,80, baina bere 49 kiloek itxua hau ematen diote. Ikusi argazkia.
Sendagile eta dietistek parte hartzailea “hezurra eta azala” besterik ez dela eta malnutrita dagoela salatu dute. “Baina are okerragoa da irudi hau beste neska gazteei normala den zerbait bezala erakusten zaiela, guztiz kontrakoa denean”, esan du Rosana Copoligua, Australiako Sendagileen Elkarteko presidenteak Herald Sun egunkarian.
Naumoskak nutrizio arazorik ez duela dio. “Ez dakite nolakoa naizen eta zer jaten dudan egunean zehar”.Sei eta zortzi otordu “osasuntsu” egiten omen ditu eguenean. Neskatxaren jatorri Mazedoniarrak ere aipatu dira bere argaltasuna justifikatzeko. Gorputz luze eta arinak, eta hezur txikiak omen dituzte.
Azkenean Rachael Finch telebista aurkezlea suertatu zen garaile eta bera izango da Australia ordezkatuko duena Abuztuan ospatuko den Miss Universo lehiaketan.
Australiako Herald Sun egunkariak jorratzen du gaia zabalago.