Pobreziari begira

Pobreziari begira –

Egun hauetan pobreziari buruz hainbat txosten argitartu dituzte. Astea hasteko Oxfamek esandakoa: Urte hauetan munduko 10 pertsona aberatsuenak bere aberratsa bikoiztu dute. Biztanleriaren % 99ren bizi-maila, berriz, okertu egin da azken urte hauetan.

Pobreziari begira
Arg: Olaf Teuerle

Beste aldetik Caritasek pobreziari buruzko txostena argitaratu du eta bertan etxe gehienen bizi-baldintzen okertzea egiaztatzen da. COVID-aren krisi honen galtzaile nagusiak betikoak izan garela, pobreenak, adiezazten da hemen. Covid-aren krisian gehien hazi den taldea bazterketa larrian bizi direnak dira. Bazterketaren ondorioz, muga handiekin bizi behar izaten dute, isolamendu soziala izaten dute, lana izanez gero lan-arriskuak izaten dituzte, osasun ahulagoa izaten dute, eta beldurrez bizi behar izaten dute. Caritasen txosten honek dio, halaber, etxeen % 25ek zailtasunak dituztela enpleguarekin. Ez bakarrik langabeziagatik edo aldi baterako lan-erregulazioengatik, baizik eta daukagun lan-merkatu prekarizatuagatik, non enplegu bat izateak ez duen gizarteratzea bermatzen, baldin eta enplegu prekarioa eta gaizki ordaindua baduzu eta horrek ez badizu biziraupena ziurtatzen.

Eusko Jaurlaritzaren duela urte batzuetako txosten batek zioen pertsona asko zeudela gure herrialdean gizarte-bazterketaren arriskuan. Krisitik ateratzen ari ginela uste genuenean
Ez zen beste krisi bati aurre egiteko egoerarik onena.

Eta konturatu barik Covid-a agertu zen gure bizitzan, eta beste krisialdia berarekin. Suposatzen zen krisi honek erakutsi zigula zein garrantzitsuak diren osasun-sistema publikoak eta gizarte-babesekoak zailtasun handiei aurre egiteko eta babesgabeenak atzerago ez geratzeko. Baina ikerketek erakusten digute ez dugula ezer ikasi. Krisi hau ez ordaintzea betikook esaten genuen, ezta?

Zein urrun geratu den hori. Pobrezia eskasari buruzko txosten hauek begiak ireki dizkigute beste zaplazteko batekin. Betikoak ordaintzen ditugu berriro. 10 aberatsenek bikoiztu egiten dute beren aberastasuna, lehen bazterketa-arriskuan zeudenek, gaur egun zuzenean baztertuta daudenak. Eta irtenbiderik ikusi gabe. Lana gero eta prekarioagoa eta soldata miserableagoa bada, lana aurkitzeak ez zaitu pobreziatik edo gizarte-bazterketatik ateratzen. Eta hori bereziki nabarmena da gazteenen artean. Ezin dira independizatu eta bizitza normala egin lan prekarioekin eta miseriazkoekin.

Eta egoera horretan, historiako ustezko gobernu aurrerakoienak ezer aldatzen ez duen eta prekarietatea eta miseria normalizatzen dituen lan-erreforma bat sartu nahi digu.

Hemen, Euskal Herriko gobernuak, aurrerakoiak ez direnak, Osakidetza eta babes soziala desegiten aritu dira azken urteotan. Azken adibidea atzo irakurri nuen, sailburuak esanez Covid pasaportea atera nahi duenak osasun pribatura joan dadila PCR egitera esan omen zuen. Tori. Krisia arlo publikoaren garrantzia erakutsiz eta gure buruzagiek osasun pribatura idaltzen.

Ze gure Osakidetzak askotarako ez dagola, badakigu. Eta egotea ez dute nahi gure agintariek. Osasuna, zaintza bezala negozioak izan leike eta horretarako gure politikariak lagunak badauzkate, dirua egiteko gure bizitzaren truke,beti prest.

Pobreak bagara, prekarioan lan egiten badugu eta bazterketa-arriskuan bagaude, zer osasun-mota izango dugu arlo publikoa defendatzen ez badugu? Horregatik, igande honetan, benetako osasun sistema publiko bat defendatzera lagunduko diegu Osakidetzako langileei, baliabideak inbertitzen duen sistema bat eta harro egoteko osasun sistema publiko baten alde.

Inor atzean gera ez dadin.

Pobreziari begira Pobreziari begira

Enplegu Zentro Berezi batean langile. ELAko militantea.