“Pirata naiz eta harro nago!”

The Pirate Bay

Sarea sutan da. Haserretu asko dago hor zehar. Megaupload ixteak bazterrak nahastu ditu, jende askoren ohiturei eragin baitio. Lokartuta zeuden hainbat eztabaida indarrez piztu dira eta haiek ZUZEUko plazara ekarri asmotan nator. Hona hemen The Pirate Bay atari ezagunak publiko egin duen komunikatua euskarara ekarria eta beste esteka interesgarri batzuk.

 

1-The Pirate Bay atariaren komunikatua haiek bidali bezala:

Interneten, 2012ko urtarrilaren 18an
BEREHALA ARGITARATZEKO PRENTSA OHARRA

Thomas Edisonek duela mende bat inguru, “Fonografoak belarrientzat egiten duena begientzat egiten duen” tramankuluaren patentea lortu zuen. Kinetoskopio izena jarri zion berak. Bideo bat grabatzen lehenengoa izateaz gain, pelikula baten egile eskubideak zituen lehen gizasemea izan zen estatubatuarra.

Edisonek hainbeste patente edukita ia ezinezkoa egin zen AEBtako ipar-ekialdeko kostan pelikula bat finantzatzea. Hargatik erbesteratu ziren zine estudioak Kaliforniara, orain Hollywood bezala ezaguna duguna sortzeko. Migrazio honen arrazoia batez ere bertan patenterik ez egotea zen.

Istorio zaharretatik abiatuta pelikulak egin zitezkeen, ez baitzegoen egile eskubiderik. Fantasia, Disney etxearen obra ezagunenetakoa da istorio horietako bat.

Orain eskubide ez-materialak galtzeagatik negar malkotan den, industria honen oinarria beraz, haiek hauek saihestu izana da. Ezer ordaindu gabe hirugarren pertsonen obrak kopiatu (edo haien terminologia erabiltzearren: “lapurtu”) ziren. Sekulako irabaziak lortzeko asmoarekin egin zuten. Gaur egun arrakastatsuak dira, eta estudio gehienak 500 enpresa aberatsenen Fortune zerrendan daude. Zorionak. Besteren lanak berrerabitzeko gai izatean datza guztiak! Besteek sortzen duten guztiaren eskubideak gordetzen dituzte gaur. Haiek argitaratutako zerbait lortu nahi baduzu, haien arauak onartu behar dituzu. Besteren arauak hautsi ostean haiek sortutako arau berriak.

Egungo “piraten” kexan egotearen arrazoia oso xinplea da. Haiek egin zuten berbera egin genuen. Haiek sortutako arauak saihestu genituen gureak sortzeko. Haien monopolioa birrindu genuen jendeari eraginkorragoa den zerbait emateko.

Norbanakoen arteko erlazio zuzena ahalbidetu genuen, irabaziak eta askotan mozkinen %107a lortzen duten bitartekariak saihestuz. (Bai, zuk haientzako lan egiteagatik ordaintzen duzu)

Haien konpetentzia garelako gertatzen da hau guztia. Egun duten izaeran haien existentzia jada beharrezkoa ez dela frogatu dugu. Haiek baino hobeak gara.

Dibertigarriena da AEBtako fundatzaileen ideien oso antzekoak direla gure arauak. Adierazpen askatasunagatik borrokatzen dugu. Pertsona guztiak berdintzat ditugu. Nazioa publikoak gobernatu behar duela uste dugu, ez eliteak. Legeak publikoari zerbitzatzeko sortu behar direla, ez korporazio aberatsentzat.

The Pirate Bay benetako nazioarteko komunitate bat da. Mundu guztian hedatuta dugu gure lan taldea, baina AEBetatik urrun mantendu gara. Erro suediarrak ditugu eta lagun batek honakoa esan zuen:

Suediarren SOPAk “zakarra” esan nahi du. PIPAk aldiz “tutu bat“. Hau ez da kointzidentzia noski. Noranzko bakarreko tutuan bilakatu nahi dute Internet haiek. Haiek goialdean jarriko dira eta haien zakarra tututik bultzako dute gugana, kontsumitzaile obedienteengana, boteaz.

Oso argia da kontu honen inguruko iritzi publikoa. Kaleko edozein pertsonari galdetuta konturatzen zara inork ez duela nahi zakarraz elikatu. Gure irudimenaz gaindi dago AEBtako gobernuak bere herritarrak zakarrarekin elikatu nahiaren arrazoia, baina ito aurretik haiek gelditzea espero dugu.

SOPAk ezin du deus egin The Pirate Bay gelditzeko. Txarrenean top domaina aldatuko dugu, orain dugun.ORG-tik erabiltzen ditugun beste ehunka izenetako batera. TPB blokeatuta dagoen gainontzeko herrialdeetan, Txina eta Saudi Arabia datozkigu gogora, gure ehunka domeinu blokatzen dizkigute. Baina funtzionatzen du? Egia esan behar bada, ez.

Arazoaren muinera joan behar da “pirateriaren arazoa” konpontzeko. Aisialdiaren industriak kultura sortzen duela dio, baina benetan egiten dutena bestelakoa da. Pelutxe garestiak saldu eta hamaika urteko umeak anorexiko bihurtu esaterako. Kasik soldatarik ere kobratu gabe pelutxe fabrikan lan egiteagatik edo gizen daudela pentsatu arazten duten telebista programak eta pelikulak ekoizteagatik.

Sid Meiersen Civilization bideo joko handian munduko marabillak eraiki daitezke. Hollywoodekoa da boteretsuenetako bat, berarekin mundu osoko kultura eta hedabide guztiak kontrolatu baititzakezu. Rupert Murdoch kontent zegoen MySpacerekin, eta ez zuen inolako arazorik bere pirateriarekin porrot egin zuen arte. Orain zeloak eta inbidiak direla-eta kexaka dabil Google munduko pirateria iturri handiena dela esanaz. Murdoch-ek jendea kontrolpean mantendu nahi du, baina argi dago Wikipedia eta Googlerekin Fox Newsekin baino informazio fidagarri eta zintzoagoa lortu daitekeela.

Ziurrenik prentsa ohar honetan datu batzuk (urteak, datak) oker jarrita daude. Gure arrakastarik gabeko konpetentziaren presioa dela-eta, Wikipediara ezin izan genuen sartu. Hori da arrazoia. Barkatu eragozpenak.

The Pirate Bay, (K) 2012

 

2-Gaiaren inguruko beste must batzuk:

-Boligrafo Gorria (Gorka Bereziartua) Megaupload, kultura eta akritizismoa
-Periodistas 21 (Juan Varela) Megauploaden lezioak
-Madrilonia Hiperabiadura: Megauploaden itxieratik World War Web-era
-Comunes Hiperabiadura eta kontzeptu akatsak
-Más que palabras (Javier Vizcaíno) Megahipokrisia
-Zuzeun bertan (Noemí Rivera) Pirata bat naiz. atxilotu nazazue!
El Paísen editoriala: Megasarekada
Persona, animal o cosa (Berto Romero) Megaupload R.I.P.
Alswblog: Megauploaden homologoak beldurtuta, fitxategiak ezabatzen hasi dira
Gallir (Ricardo Galli) Megauploaden itxieraren kalte guztia

Oharra: Hemen jarritako estekak, besteak beste @itzalagunea, @ehunginen eta @foteropanico lagunen bitartez topatu ditut.

Ekaitza bainuontzi batean