Paperezko bizikletak burdintzen

Paperezko bizikletak burdintzen

Gaur, maiatzak 29, bukatu da Italiako Giroa. Aitzakia ederra, etxe honetan bizikleta zaleak garenez, Ander Izagirreri esker ezagutu dugun artista baten lana aurkezteko; Gianluca Gimini diseinatzailearen Velocipedia egitasmoa.

Egin atzera eta begiratu ZUZEUko azalean sarrera honi laguntzen dion bizikleta; polita da, ezta?

Bai, badakigu katea eta pedalak falta dituela, eta beraz, umeek aurrenekoz erabiltzen dituztenen antza duela. “Ez da batere praktikoa!”, pentsatuko du batek baino gehiagok; baina hemen, ez da hori kontua.

Paperezko bizikletak burdintzenGiminik bizikleta bat margotu zezatela eskatu zien adin eta lanbide ezberdineko makina bat italiarri, margo zezatela buruz, inolako eredurik erabili gabe. Eta herrikideek paperean zirriborratutako tramankuluak gauzatu ditu gero, irudikatutako bizikletak egia bihurtuz.

Hemeretzi urte dituen eta ikaslea den Leonardok, esaterako, eskuman duzuen marrazkia egin zuen: horra azaleko bizikleta!

Beste hau, azpian duzuena, 31 urteko Giorgia irakasleak margotu zuen bizikleta dotore askoa dugu; burdindutako emaitza du ondoan.

“Arretaz begiratzen badituzu, konturatuko zara bizikleta hauetan zerbait oker dagoela; norbait gainera igo eta ibiltzen hasiz gero derrepente apurtuko liratekeela dirudi –dio Giminik-. Beraz, azal dezadan egitasmoa hasieratik”.

2009an lagunei eta ezezagunei eskari bat egiten hasi zen artista. “Bakoitzari arkatz bana eman eta orri zuri batean bizikleta bat margotu zezatela eskatu nien, inolako eredurik erabili gabe, irudimenean zuten alegiazko bizikleta”. Gimini laster konturatu zen gutariko bakoitzak bere bizikleta gordetzen duela gogoan, zer eta nolakoak diren badakigun arren, askotan ez garelako gai irudimenean duguna papereratzeko. “Batzuk zirriborro hutsa margotu zuten, beste batzuk tramankulu zehatza; baina gehienak bizikleta arrunt batengandik urruti gelditu ziren”. Izan ere, buruak sarri jotzen digu adarra, eta ezagutzen ez duguna badakigula sinestarazten digu maiz.

.

Paperezko zirriborrotik burdindutako bizikletara.

Giminik gauzatu dituen diseinu esanguratsuenetako batzuk dakartzagu azpira. Ikusi nahi badituzu, klikatu  marrazkiak!
Velocipedia3a

Velocipedia4a

Velocipedia11a

Velocipedia1aVelocipedia2a.
.
“Ehundaka marrazki batu nituen, balio handia ematen diodan bilduma osatzeraino”, egitasmoa azaltzen jarraitzen du Giminik-.
.
“Ez sinestekoa da zenbat bizikleta ezberdin diseina daitezkeen; ongi marrazteko traba edo ezintasunetik sortuak guztiak ere. Diseinatzaile bakar batek ezingo luke sekula horrenbeste bizikleta ezberdin bere kabuz asmatu”.
.
2016 hasieran, azkenik, egitasmoan parte hartzeko txanda zuela iritzi zion Giminik. “Eta zirriborro guzti hauetan dagoen ahalmen eta edertasuna agertzean zetzala nire jarduna”.
.
“Beraz, berezienak begitandu zitzaizkidanak aukeratu nituen, eta benetakoak balira bezala aurkezten dizkizuet orain”.
.
Horrek aurretik ere susmatzen zuena berrestera eraman zuen artista: “Guztiok dugu gure baitan, dugun adin eta lanbidea dugula ere, asmakuntza dirdiratsuak egiteko gaitasuna”.

Velocipedia12a

Velocipedia16a

Velocipedia17a

Velocipedia18aPaperezko bizikletak burdintzen