Palestinar erresistentzia aurrera!

Palestinar erresistentzia aurrera! –

Hemen gaur Bilbo, Donostia eta Gasteizen egindako mobilizazioetan irakurritako komunikatua. Bihar 18:30etan Iruñean manifestazioa egingo dugu.

Israel genozidaIsrael genozidaBerriz ere gure pantailak sufrimendu eta suntsipen irudiz bete dira. Izan ere, Israelek su-etena amaitutzat eman du, eta gau bakarrean 400 pertsonatik gora hil ditu. Azken hilabeteetako erasorik hilgarriena izan zen astearte goizekoa. Gainera, Netanyahuk argi adierazi du hasiera besterik ez dela izan eta erresistentzia suntsitu arte genozidioak jarraituko duela. Beste era batera esanda, garbiketa etnikoa bururaino eraman nahi du Israelek.

Hala ere, komunikabideek ezkutaezina delako zabalpen handiagoa eman dioten arren, aste honetako gertaerak ez dira berriak. Herri palestinarraren erresistentziak Israel su-etena sinatzera eraman bazuen ere, argi adierazi izan dugu Israel suak ezaugarritzen duela, eta suaren bitartez sortu eta indartu den estatua dela. Ondorioz, su-etenean ere bere izaera ez da aldatu eta herri palestinarra erasotzen jarraitu du.

Urtarrilaren 19tik, akordioa sinatu zen egunetik, Israelek 150 palestinar baino gehiago erail ditu Gazan, martxoaren 2tik aurrera uraren eta argindarraren hornidurak moztu ditu eta laguntza humanitarioa blokeatu du. Gainera, Gaza okupatzen jarraitzen dute bere indar militarrek eta planak aurkeztu dituzte eremua erabat hustu eta kapital estatu batuarren eskura egongo den eremu turistiko bilakatzeko. Hori gutxi balitz, ezin dugu ahaztu Zisjordaniako egoera larria. Hamarnaka pertsona erail dituzte, 60.000 lagun lekualdatzera behartu dituzte, eta etxeak, osasun-zentroak eta eskolak suntsitu dituzte, Palestinako Autoritate Nazionalaren laguntzaz. Yemenen, Sirian eta Libanon ere bonbardaketak egiten eta lurraldea okupatzen jarraitzen dute, entitate terroristaren izaera espantsionista agerian utziz.

Eta honen guztiaren aurrean zer? Lehenik eta behin, herri palestinarrari eta bere erresistentziari babes irmoa erakutsi behar diogu. Bestetik, egoera honen erantzuleen aurkako borroka indartu behar dugu.

Israel genozidaJadanik ez da beharrezkoa gogoraraztea Israelen krimenak ez direla gertaera puntualak, ezta gobernu edo presidente baten erabaki burugabeen emaitza. Kontrara, Israelen izaera kolonial, arrazista eta espantsionistaren fruitu dira. Ondorioz, auzitan jarri beharreko elementu nagusietako bat Israelgo entitatearen existentzia bera da, bere ideologia sionistarekin batera. Israelgo entitatea eta bere basakeria guztiak mendebaldeko herrialdeen konplizitatearekin egiten dira. Eta ez gara soilik AEBetako presidente sadiko baten babesaz ari, baizik eta AEBetako eta Europako gobernu, alderdi eta enpresen babesaz. Baita Euskal Herrian bertan ere.

Hortaz, palestinarrei babesa erakusteaz gain, gure eginkizun nagusia da Israelen desagerpenera bidean, konplize guztien aurka borrokatzea eta harreman oro eteteko presio egitea. Argi izan behar dugu borroka hori ez dela Israelen konplize diren instituzioetatik edo nazioarteko komunitate deiturikoaren auzitegietatik etorriko. Borroka hori herri guztietako langileon eginkizuna da eta horretarako antolakuntza internazionalista indartzea dagokigu.

Israel genozida! Palestinar erresistentzia aurrera!

 

Israel genozida mobilizazioak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude