Pablo Gonzalez askatu dute
Pablo Gonzalez askatu dute –
“Pablo Gonzalez aske geratu da Errusia eta Mendebaldearen arteko preso truke handi batean”, eitb.eus atarian irakurri dugunez. “Gerra Hotzetik egin den preso trukerik handiena da -dio berriak-. Errusiak eta Bielorrusiak, alde batetik, eta AEBk, Poloniak, Alemaniak, Esloveniak eta Erresuma Batuak, bestetik, dozenaka preso aldatzea adostu dute. Pablo Gonzalezek ia bi urte eta erdi eman ditu kartzelan Polonian”.
Jatorri errusiarra duen kazetari bizkaitarra (Pavel Rubtsov jaio zen Moskun, 1982an) aditua da Ekialdeko Europako gatazketan eta 2022ko otsailaren 28an atxilotu zuen Poloniak, espioitza lanak egiten zituela leporatuta. Geroztik preso izan dute, leporatzen ziotenaren gaineko inongo frogarik inoiz erakutsi ez badute ere.
Atxilotua izan baino lehen, Nabarnizen bizi zen Pablo Gonzalez, bere bikote eta hiru seme alabekin.
Behin askatuta, eta Eitb.eus atariak gaineratu duenez, Pablo Gonzalez Errusiara eramango dute orain, errusiar herritar gisa -herritartasun bikoitza du-, Kremlinek negoziazioaren mahai gainean jarri dituen gainerako presoekin batera.
- [berria] Pablo Gonzalez Euskal Herrira itzuli ahal izango dela espero dute haren senideek
- [berria] Pablo Gonzalez aske utzi dute
- [eitb] Kremlinek uko egin dio Pablo Gonzalez trukean sartzearen arrazoia azaltzeari
- [eitb] Pablo Gonzalez aske geratu da Errusia eta Mendebaldearen arteko preso truke handi batean
- [naiz] Pablo González, libre tras dos años y medio sin pruebas en contra ni juicio
- [elPais] El periodista español Pablo González, liberado en el intercambio de presos de EE UU y sus aliados con Rusia
- [laVanguardia] Polonia libera al periodista vasco Pablo González, acusado de espiar para Rusia
Pablo Gonzalez askatu dute, Polonia eta Errusiaren arteko preso trukaketa batean
Errusiar espioia zela zalantzan jartzen duenik al dago oraindik?
Bai… Pablo bera eta kasua ezaguten duten guztiek…