Oporretara joan ezin den biztanleria EBko herrialdeen erdietan baino gehiagotan handitu da 2019tik
Oporretara joan ezin den biztanleria –
Europar Batasuneko 38 milioi langile baino gehiago ezin dira oporretara joan, soldata bat jaso arren. Oporretako gastuei aurre egin ezin dieten langileen ehunekoak 11 herrialdetan egin du gora. Espainiako Estatuan 4,6 milioi langile zeuden egoera horretan 2020an, eta Frantziako Estatuan, beste 4,1 milioi.
38 milioi baino gehiago dira oporretako gastuei aurre egin ezin dieten langileak Europar Batasunean. Sindikatuen Europar Konfederazioak (SEK) argitaratutako datuen arabera, batasuneko 11 herrialdetan igo da arrazoi ekonomikoengatik oporretara joan ezin diren soldatapeko langileen ehunekoa.
Hori gutxi balitz, gogoan izan behar da kalkulu horretan ez direla langile klaseko bestelako sektoreak kontuan hartzen: langabeak, pentsiodun pobreenak, bazterketa sozial egoeran dauden proletarioak edota langile klaseko familietako adin txikikoak zein ikasleak. Hala ere, errealitate horretara apur bat gerturatzeko balio dezakeen beste datu bat ematen du ikerketak: oporrik hartu ezin duten biztanle guztien ehunekoa EBko estatu kideen erdietan baino gehiagotan handitu da 2019. eta 2020. urteen artean.
Errumania (%47), Grezia (%43,4) eta Lituania (%41) dira astebeteko irteera bat ere egin ezin dezaketen langileen ehuneko altuenak dituzten herrialdeak; hor ere langiletzat une horretan soldatapean ari direnak bakarrik jota. Bestalde, termino absolutuetan, Italiak (8 milioi), Espainiako Estatuak (4,6 milioi) eta Frantziako Estatuak (4,1 milioi) dituzte arrazoi ekonomikoengatik oporrik gabe geratzen diren soldatapeko langile gehien.
Gainera, oporrik gabe geratzen ari diren enplegatuen ehunekoaren igoera ez da herrialde semi-periferikoetan bakarrik sumatzen. Danimarka, Finlandia eta Luxenburgo bezalako herrialdeetan ere urte batetik bestera igo da indizea: %1,1, %1,2 eta %0,2, hurrenez hurren.
.
Inflazioaren eragina ikusteke
Beste ikerketa batzuetan bezala, hemen ikusitakoak ere 2019tik 2020ra arteko datuak dira. Bizitzaren kostuaren krisiak langileen gaineko presioa areagotu duela gogorarazi du SEK-k: “Gero eta gehiago dira hilaren amaierara iristeko zailtasunak dituztela diotenak; horren ondorioz, oporrak are urrunago daude”. Gauzak horrela, oso litekeena da proletarizazioaren zantzuak oporren arloan ere are gehiago nabarmentzen joatea. Aurreko datuak bat datoz Europako enpresen mozkin-kuoten igoerarekin, horrek, SEK-ren hitzetan, zera esan nahi du: “Exekutiboek eta akziodunek diru gehiago bereganatzen dute haien artean, langileen kalterako”.
…
LANGILE KAZETA
Oporretara joan ezin den biztanleria EBko herrialdeen erdietan baino gehiagotan handitu da 2019tik
Oportetara joatea beharrezkoa al da? Gure gurasoak ez ziren inoiz joaten.
Beharrezkoa ez da. eta gure gurasoak ez ziren joaten. edo biziki guti.
Baina gure burasoen garaian ez zen orai bezala turismo industriarik eta sortu duen publizitatea.
Autogintzak sortu publizitateak auzoaren autoa baino auto ederragoa erosteko konbentzitzen gaituen bezala turismoaren publizitateak kobentzitzen gaitu auzoarenak baino opor miresgarriagoak hartzera, horretarako auzoak baino kerozena gehiago erre behar bada ere, eta eta bertako jendeen zibilzazioaren arrastoak oraindik gehiago izorratu.
Gure aurrekoak ere ez zuten kimioterapiarik minbizia sendatzeko. Ez dakit ba nik beharrezkoa den…
Beharrezkoa al da internet? Gure aurrekoek ez zuten. Eta kondoiak, beharrezkoak al dira? Etxe bakoitzean komuna, beharrezkoa al da? Gure aurrekoak ederki moldatzen ziren komun indibidualik gabe eta hamar umerekin… Hil gaitezen 50 urterekin zahartuta, 1850ean bezala. Beharrezko gauzarik gabe.
Eta detailetxo bat: gurasoak ez ziren oporretan joaten, baina gurasoen nagusiak bai. Oporretara joatea ez zuten langileek asmatu, eta ez da atzo goizeko asmakizuna. Aberatsek mendeak daramatzate oporretara joaten. Ez zen beharrezkoa orduan, ez da beharrezkoa orain. Baina badaezpada, pobreekin planteatzen da ea beharrezkoa den.
Bitartean, aberatsak jet pribatuan doaz Champions finala ikustera. Baina pobrearen oporrak dira hemen arazo.
Alienazioa zer den.
Orain ikusi dut GEDAR-en argitaratutakoa dela artikulu hau, eta soluzio bat otu zait:
Artikulua idatzi duenak eska diezaiola bere aitatxori langileen soldatak igotzeko. Ziur horrela langile gehiago joan ahalko direla oporretan.
Ba ote! ni ari nintzan masa turismoaren industriaz. Ez dut ikusten zer egiten duten kimioterapiak edoazken mendeak ekarri dizkigun abantail guziek ezta nausien oporrek ere kontu honetan.
Ala tontotzat hartzen nauzu, pentsatuko nukeelako lehen dena ongi zela eta orai dena gaizki?. Ala bapatean laudorio-bertso atsulutuki bota nahi izan duzu mundu onenari buruz?
“A”-ren lehenbiziko iruzkinari erantzuten nion, ez zureari, Beñat. Ezin ditut ulertu “gure gurasoek ez zuten X” bezalako justifikazioak. Horregatik jarri ditu gure aurrekoek ez zituzten hainbat adibide.
Eta mantentzen dut: Batzuek hemen arazoa pobreen bidaiak direla sinetsarazi nahi digute, ez aberatsenak. Guri kobratuko digute abioia hartzean “tasa ekologikoa”, aberatsak jet pribatuetan doazen bitartean.
Eta “new age ekologista” ergelen bat pozik egongo da.
Gaur egun dena ez da urre, inondik inora. Gure gurasoen garaian ere ez. Eta gure gurasoek ez zituztelako, guk oporrak kentzea ergelkeria handia iruditzen zait. Gure aurrekoek ez zutelako etxeko komuna kentzearen pare.
Eta masa-turismoa niri ere ez zait batere gustatzen. Ezertxo ere ez. Donostia gertutik ezagutzen dut, eta argi ari da ikusten zer den masa-turismoa. Baina hor errua ez dute turistek, merkantzia hutsa baitira. Erantzukizuna gune turistikoetako gizarte eta enpresena da. Donostian ikusten da argi: pozik daudela dirudi, alde zaharrean girientzako souvenir dendak besterik ez, eta garagardoa 4 eurotan pagatzearekin (6 eurora ere ikusi ditut). Eta hala ere, alkate turistazaleak saritzen dituzte Donostian. Erantzukizuna ez da giri frantsesarena, argi dut.
Ba ote ez diozu atentziorik aski eman Aren iruzkinari. Izan ere lehen galdera zen erantzun eta komentatu beharrekoa:
“Oporretara joatea beharrezkoa al da?” Galdera zabala nabardurekin tratatu beharra. Ez da sartzen iruzkin baten markoan.
Bigarren partea asaldatu zaituena bere gurasoen bizitzari buruzko konstatazio sinple bat zen eta ene ustez ez zuen zure erantzun sutsua merezi.
Adin batetara geroz zaharroi gustatzen zaigu aurrekoen bizi modua meditatzea eta noiztenka erraitea ere ” horretan bederen arrazoi zuten edo hau bederen hobeki egiten zuten”
Horrela izan da beti eta beharbada berdin eginen duzu egunen batean. Nork daki?
Adeitasunez
Baliteke adinaren arabera eginiko hausnarketa izatea, baina hara nik nola ulertu dudan A-ren iruzkina:
“Beharrezkoa da?'” galderak inplizituki dakar “kentzen bada ere ez du asko inporta” eranskina, are gehiago “gure aurrekoek ez zuten” eransten bazaio bukaeran.
“Beharrezkoa al da'” galderaren aurrean, “beharrezkoa”, benetan “beharrezkoa”, oso gauza gutxi dira: jan, edan eta lo egin, eta gauza gutxi gehiago. Familia bakoitzeko etxe bana izatea ez da “beharrezkoa”, osasun-sistema publikoa izatea ez da “beharrezkoa”, etxean iturriko ura edo argindarra izatea ere ez da “beharrezkoa”…
Hori azalduta, ni sutu nauena da ez dela aurreneko aldia antzeko ideiekin gabiltzana: ea pobreen oporrak zilegi diren, asko kutsatzen dela, masa-turismoaren ondorio negatiboak…
Abian da pobreak kriminalizatzeko kanpaina bat: hor dugu Greta Thunberg aberatsa (oso aberatsa) pobreei ingurumen lezioak ematen, Europar Batasunak abioia hartzeagatik “tasa ekologikoa” jarri nahi du, diesela mugatu hirietan…
Eta bitartean, aberatsek sukaldetik egongelara joateko bi hegazkin, yatea eta bi toneladako autoa hartzen dituzte, eta inor ez da hor sartzen. Pobreen oporrak eta kotxeak dira arazo.
Hara, erregai fosilen bidezko motorrak debekatu nahi ditu EBk. Badakizu zein den onartu den salbuespen bakanetakoa? Luxuzko kotxeak. Ferrariak eta Porsche-ak.
Nahikoa dugu adar jotzearekin.
Bada kontu bat oso hedatuta dagoena eta “deskonektatzearena” da. Bi aste oporretan joan, “deskonektatu” eta itzuli eta egun gutxira lehengo gurpil zoroan sartzen gara berriro. Aspaldi irakurri nuen Maite Aristegiri -EHNEko idazkari nagusia zen garai hartan- egin elkarrizketa. Aipatzen zuen landetxera joaten zitzaion jendeak aipatzen ziola deskonektatzearen kontua eta berak zioen ez zuela deskonektatzeko beharrik izaten.
Inguruko jendea ere ikusten dut lanarekin erreta eta deskonektatzeaz hitz egiten. Ez naiz inondik inora jende horri kritika egiten ari, penatzen nauen errealitate bat deskribatzen ari naiz. Askotan iruditzen zait “Dimisio Handia”ren tankerako zerbait egin behar genukeela, erabateko deskonexioa, alegia.
Berriro maila berean ezartzen duzu “oporretara “joaitea” alde batetik ” eta bestetik iturriko ura, argi indarra, osasun sistema publikoa eta enparauak.
Gero A-ren hitzetan atsulutuki ikusi nahi duzu kutsu klasista deus ez dagoelarik hori frogatzen duenik.
Azkenean ongi ulertzen bazaitut zurekin ezin da masa-turismoaren desgasteak salatu oporretara joaiteko pobreen atakatu gabe.
Artetik erraiteko, jakin ezazu estatu frantziarrak, beste tokitan industria bezala, EHan masa turismoa planifikatu zuela guretzat duela ehun urte pasa eta ongi bazakiela zer abantaila aterako zuen gu asimilatzeko.
Egungo egoera ekonomikoan oporretara JOATEA burugabea da. Erantzunkizun falta itzela. Oporretara joan gabe egon gara familian 7 urtez eta ez dut beharrik ikusten.
Neronek ez dut dudarik. Turismoa, oraingo moldean, debekatu beharra dago.
Defini dezagun zer den oporretara “joatea”, eta ados izango nauzue, akaso. “Astebeteko irteera pagatu ezina”/”oporretako gastuei aurre egin ezina” aipatzen dira artikuluan. Berdin baloratzen dituzue Kenyara safari batera, AEBtako Yellowstonera edo Lizarrako kanpinera oporretan “joatea?
Beñat, konparatzen ditut “beharrezkoak” ez diren gauzak. Beharrezkoak, benetan bizitzarako BEHAR ditugun gauzak, oso gutxi baitira.
Ez dut Lapurdiko kasua ezagutzen. Gipuzkoan, gipuzkoarrak berak izan dira masa-turismoa sustatzen ibili direnak. Mikel Ubarrechenaren mafia, eta antzekoak.
Eta masa-turismo eta pobreen opor eskubidearen muga definitzea zaila da, Beñat, erantzunik ez dut, onartzen dut. Pobreek badute bidaiatzeko eskubidea? Aberats bakoitzeko 1000 pobre daudenez, edozein pobre-bidaia bihurtuko da masa-turismo, pobreek bidaiatzeko aurrekontua juxtua dutenez, toki berberetara joango baitira gehienak.
Argi dut turismoa ez dela ona, aberastasuna esku oso gutxitan uzten duela, eta turistak jasotzen dituzten gizarteetan sortzen dituen kalteak ikaragarriak direla. Argi dut urtean 11 hilabetez lanean ibili denak baduela oporretara “joateko” “eskubidea”.
Oporretara joatea debekatzen badugu, denentzat debekatu dadila, ez soilik hegazkin eta yaterik ez dutenentzat.
Egun on Ba ote!
dena abiatu da A-ren iruzkiin motza bezain lakonikotik:
“Oportetara joatea beharrezkoa al da? Gure gurasoak ez ziren inoiz joaten”
Zuk segituan apriori ikusi duzu eraso klasista bat bat pobreen opor normalen kontra gei lehenagoko bizi-modu gogorraren apologia paseista.
Eta hori eni zuzengabea iduri zait zeren iruzkin horretan, ene ustez, deusek ez baititu konkretuki zure bi susmoak justifikatzen. Zure interpretazioa da.
Eta nik ere aitortu behar dizut buruan neukala mundu muturreko opor exotiko bezain komertzialak auzoekiko eta familiako konbibentzia ona baino inportanteagoa bilakatu dena. Eta hau ez da sekula klase pobreen pribilegioa izan baizik eta klase ertainena bakarrik goi klasea beti imitatu nahi izan duena.
Eta portaera horrek ez du beti irauten ahalko ez eta ere zabaltzen ahalko munduko populazio guziari. Behintzat zerbait konprenitu badu ekologiaren arloan.
Baina biok ados izanen gara erraiteko interesgarria litzatekeela Ak nahi balu bere iruzkina piskabat esplizitatu.
Ados, Beñat, Ak nahi badu, argituko digu zer esan nahi zuen. Dena den, Gedar-en artikuluak langileen oporretan joan ezina salatzen du, eta horri egiten dio iruzkina A-k. Horregatik interpretatu dut nik klasismotik. Akaso, oker.
Hagitz jende guttik jakinen du, baina euskaldunen hiri buruzagian, Zapateria karrikako kantoi batean bazen, joan dira hamar bat urte aldatu zutenetik, Aznarez, azeria euskara zaharrean, izeneko denda bat, oraindik ere irekita segitzen duena, baina beste molde batean. Kontua da Aznarez horrek zapelak Elosegik baino bi talla, ez dut taila idazten Gurean sega delako, handiago egiten zituela, nafar buruak ez ziren Elosegireneetan kabitzen, nonbait hor. Egia da, hala ere, nire lagun giputz batzuek Aznarrenean erosten zituztela, Goiherrikoak guziak, eta hor mestizaje baten arrasto garbiak antzeman genitzake. Ba otek beharrezkoa zer den eta zer ez den zerraditu egiten du, ikusmolde neokon hertsi batetik. Eta galdera hauxe dugu: Osasun, Hezkuntza, zerbitzu publikoa, etxebizitza eskubidea eta beste hainbat, opor usteko eskubide batekin parekatzen dituen
Barka baina ez dut akitu. Parekatzen dituen buru giputz ttiki bat ezinbestekoa al dugu?
Gauon! Bidaiatzearen apologia egunero eta toki guzietan da ageri. Bidaiatzearen, kontsumismoaren kontra gaudenok, isil-isilik egon beharra dugu: jende miserablea, susmagarria edo gutxienez arraroa gara. Hori diet entzuten lagun, adiskide eta familiako kide batzuei
Egia esateko, txukuntasuna zait gustatzen, zarraztelkeria dut gorroto. Zoriontsu izateko ez dut Tailandiara joan beharrik
Eta guzi hau esteko askatasuna nahi dut, orain ez dudana. Askatasuna, gizarte honek ideia hauek zabaltzeko ematen ez didana. Presio izugarria da gure gainean duguna
Ez dakit, nire lehen galdera zenari, erantzun egokia eman diodan!!! Gutxienez zerbait jorratu dut
Nik holako zerbait ulertu nuen.
Gure garaian udako oporrak ondoko herriko hondartzan pasatzen genituen, edota amaren herrian, aitona-amonen etxean, aire lehor eta sanoaren dosia urte osorako hartuz. Hotelera edo kanpinera joatea oso urrutiko luxutzat jotzen genuen, eta ez genuen horren beharrik sentitzen. Hori gabe bizi ginen, ederki bizi ere. Orain batzuek eskubidetzat jotzen dute, eta, noski estatuari (beren herrikideei, alegia) egozten diote horiek ordaintzeko ardura.
Alde batetik, gure herrietan ( eta munduan barna gero ta herri gehiagotan) klase ertaina erospen gaitasun jakin batez dohatua, zeinaren ikusi eta gozatu nahi ulergarria publizitate turistiko eraginkor batek berotzen baitu; bestetik zerbitzu turistikoen merketasun erlatiboa herri pobreetan batez ere langileen lan baldintza txarrengatik soldata eta lanorduak direla eta. Osagailu guziak daude bilduta masa turismo kapitalista gara dadin.
Orai sehi eta neskameen amadaren lan baldintzak (soldata eta lanordu) hobetzen badira zer gertatzen da? zerbitzu turistikoen kostua goiti doa prezioekin batera, turisten kopurua beheiti, lanpostu gutiago (baina ezin ziren asebete),
Bainan zein boterek hartuko du horrelako ekimena? Turismoa da metodo erraza dirua sarrarzteko atzerritik eta askotan boteredunak berak parte edo buru dira industria kapitalista horretan.
Gure herrietan turismoa ez da hain lilluragarria , Tailandiarekikoa arrunt berdina ez da, baina antza ere bada.
Hemen etorkinek pozik hartzen dituzte indigenoek baldintza haientzat gogorrengatik nahi ez dituzten lanpostuak.
Zer egingo diogu ba?
Zer egingo diogu ba ?…Argi dago, pay them,ordaindu behar den bezala,prekarietatean barnean bizi diren indigenei noski,ikusiko duzu nola joaten diren orduan oporretara gusto duten lekura.
Horren ondotik etorkin prekario gehiago ez gintuzke behar.
Bertze aldetik asalariatu pribilegiatuak eta funtzionarioak ez dituzte oporretara edozein lekura joateko inongo arazorik,nik uste, baina beti bezala gehien kexatzen direnak dira.
Eta aberatsak bitartean denei barre egiten
Utzi alde batera hainbeste estadistika eta soziologia mesedez,gezurrak besterik ez dute zabaltzen.
Erregaien kostua altua egoiten bada, iurrungo oporrak karioagotu dira eta (aberatsenentzat izan ezik) endurtuko dira. Aldiz hurbileko opor egonaldien eskaera garatuko da ekonomiak arrazoi berarentzat ezbadu sobera sofritzen. eta bizimodua endekatzen. Aukera ona izan liteke turismoko langileen lan-baldintzak hobetzeko denentzat..
Baina ekonomian zaila da kalkuluak egitea zeren beti ahanzitako parametro eta albo-ondorio aurreikusezinak baitaude.
Hala ta guztiz, errandakoaz ezer ukatu gabe, bestetik ezin da ukatu bidaiaren erakartasuna edozein gizakiarengan, momentu batean ala bestean, gaztetan batez ere, behin bederen bazter arrotz batzuk ikusteko eta ezaguzeko.
Zuzeun agertu den Erroztamenduaren atal batean, laborari gazteek denbora batez etxetik urrun bidaiatzeko behar-sentimentuaz irakur zitakeen:
“”Ez dugu irudikatzen bidaiaren ideiaren indarra laborarientzat, eta horrelako erreformak har lezakeen garrantzia morala lehenik gauzatua izan baino lehen promesa gisa, eta gero askoz gehiago behin bidaia hori usaietan sartuz gero. Mutil gaztea, beti labori egonez, hainbat urtez munduan barna ibili ondoren, ezinegona lasaituta, etxera itzuliko litzateke eta familia bat sortuko luke.”
1943an idatzia izan zen, Frantzia askatuko gizartearentzako erreformak irudikatzen zituela.
Benat: zuk diozu: “Erregaien kostua altua egoiten bada, iurrungo oporrak karioagotu dira“
Hala beharko luke, baina ez da erabat egia.
Benat: badakizu hegazkinek erabiltzen duten erregaia (kerosenoa) zergak ordaintzetik libre dela?
A) lanera joateko erabiltzen dugun erregaiaren prezioaren erdia zergetan joaten da
B) Hegazkinez joateko erabiltzen den erregaiak 0 zerga. Beraz, denon kontura dabil turista
C) Egazkina da ibilgailu kutsagarrienetakoa, okerrena ez bafa
A, arrazoi duzu baina kerosenaren prezioa zergatik (kasik) libre baldinbada ere, petrolio hobien xuhurtzearekin lurretik erauzteko kostuak, prezioaren oinarria denak, igo beharko luke etorkizunean. Ez ote?
Bai, jakina, garestitu beharko luke, baina merkatuaren legearen arabera ez dezakegu utzi zenbait gaien prezioa. Gure belaunaldiak hoberena xahutzen badu, zer utzi behar diegu gure ilobei ?
Dena dela hegazkinen kerosenoaren prezio baxua Estatuen interbentzioarengatik da. Honetan merkatuaren legearen kontra da,
Ados zurekin A
Kerosenoak ez du zergarik? Interneten begiratu dut eta bai, arrazoi duzue. Harrituta geratu naiz. Interesgarria, hemen ikasten duguna.
Ez dakit hemen tokia den hau erraiteko:
laborantxan laborariek erabiltzen duten erregaia ere partez zergagabekoa da baina horren prezioa ete goitituko da. Eta horrek ondorio sozio ekonomiko itzelak izan titzake epe ertainean. Izan ere gaurko laborantzaren modelo ekonomiko guziaa prezio merkeko erregaiaren gainean oinarritua da.( eta petroliotik zuzenean edo zeharka datozen ongailu kimikoen gainean)
Horregatik duela mende bat eta erdi populazioaren %80 a inguru behar zen denak elikatzeko eta Frantzia bezalako herri batean gaur laborariek osatzen dute langile jlasearen %1.5a inguru.
Egoera honek jarraitzen ahalko du?