Ondorio larriena

Ondorio larriena –

Ondorio larriena
Dahiyeh distritua, Beirut hegoaldea, Israelek 2006an bonbardatua. Arg: delayed gratification

Baten batek bere garaian fama handia lortu bazuen ere, ez dute inoiz eragin handiegirik izan. Eta helburu nagusia ere ez dute sekulan erdietsi. Horrexegatik da are paradoxikoagoa orain gertatzen ari dena. Hamarkada luzeetan Holokaustoa ukatu nahi izan duten historialari negazionistek lortu ez zutena, alegia juduen kontrako genozidioaren memoria fribolizatzea eta zikintzea, hilabete batzuetan lortzen ari dira nor eta juduak berak.

Nire iduriko, inozoak gara uste badugu Israel hedatzen ari den sufrimenduak ez duela ondoriorik izanen oinaze beldurgarri horren lekuko pasibo edota konplize izan diren herrialdeetan. Eta inozoak gara, nire iritziz, uste badugu 20. mendean toki zentrala izan duen horrorearen memoria higatzeak ez duela deus txarrik ekarriko. Orainaldian Israelgo Estatuak irabazi duen gaiztakeria absolutuaren irudiak –aski ongi irabazia, nire ustez– segur aski bat baino gehiago eramanen du iragana bertze antiojo batzuekin begiratzera. Holokaustoa erlatibizatzera akaso. Eta, azken buruan, bertze harri bat kentzera eskuineko muturraren bidean.

Israelgo politika hilgarriaren kontrako edozein kritika behin eta berriz antisemitismotzat joz, egiazko antisemitismoari bidea zabaltzen ari zaio sionismoa. Nahiz eta, bistan dena, ez den hori bonbardaketen ondorio larriena.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2024ko urriaren 1ekoa]

Ondorio larriena

Iruñea (1972). Historia ikasi nuen, euskara irakasten dut.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude