Ondo funzionatzen ari da kapitalismoa?
Ondo funzionatzen ari da kapitalismoa? –
- Ondo funtzionatzen ari da kapitalismoa Europan? Galderaren erantzuna ez da uste bezain erraza. Gure analisietan ikusi dugu aldagai makroekonomiko garrantzitsuek zeharkako erreferentziak ematen dizkigutela horren inguruan, eta ez direla nahikoak.
- Has gaitezen alderdi positiboenetik. Gure ustez, aurrerapen teknologikoa da eremu garrantzitsuena azken urteetan sistemak izan duen funtzionamendu positiboa nabarmentzeko. Adibidez, laugarren industria-iraultzaren esparruan patenteen kopuruak izan duen bilakaeran ikus dezakegu, argi eta garbi.
- Kontraste gisa, badirudi ezinbestekoa dela zalantzan jartzea azken hamarkadetako bilakaera ekonomikoaren emaitza sozialak, gure irakurleek ezagutzen dituzten ikuspegietatik:
- Gizarte-desberdintasun gero eta handiagoa.
- Ongizate-estatuaren suntsipen progresiboa (soldatak, sindikatuak, pentsioak, hezkuntza- eta osasun-sistema…)
- Gero eta finantzarizazio eta gehiegizko zorpetze gehiago
- Europako hondoratze demografikoa
- Laneko gehiegizko erabilera (batez ere emakumeena)
- Oinarrizko gaia da ea zein den aurrerapen teknologiko azeleratuaren eta Europaren suntsipen sozialaren arteko egiturazko desdoitze gogor horren arrazoia.
- Ikusi dugunez, funtsezko erreferentzia gisa, produktibitatearen gehikuntzen aurrerapenak beheranzko joera du –nahiz eta aurrerapen teknologikoa izan–. Horren azalpena da, seguruenik, produktibitatearen estatistikek aurrerapen teknologikoaren «diruzko» inpaktua islatzen dutela, eta ez haren inpaktu soziala.
- Hau da, badirudi denak erakusten duela aurrerapen teknologikoak ageriko onura sozialak dakartzala, baina, maiz, ez duela mozkinik sortzen inbertitzaileentzat, kostuen eta prezioen murrizketan duen inpaktuagatik.
- Neoliberalismoaren jatorria azaltzean eta finantzarizazioa eta gehiegizko zorpetzea 70eko hamarkadatik aurrera Europako ekonomiak izandako dinamismo urrian oinarrituta azaltzean, seguruenik zehatzagoak izan beharko ginateke, eta inbertsio produktiboen errentagarritasun urrian kokatu arazoa.
- Inbertsio produktiboek Europan onura sozialak sortzen jarraitu dute, baina ez dute mozkin nahikorik sortu inbertitzaileentzat. Eta, horren ondorioz, aldi neoliberalean etengabea izan den joera hau ekarri dute:
- Enpresa-mozkinak ahal zen bide guztietatik sustatzea: eskulan merkearen gehiegizko erabilera, soldata-euspena, sindikatuen ahultzea, ongizate-estatuaren eraispen orokorra…
- Ekonomia progresiboki finantzarizatzea, eta, horretarako, inbertsio behar bezain errentagarriak bilatzea, inbertsio produktiboen ordez.
- Hain zuzen ere, hipotesi horiek berretsiko balira, aurrerapen teknologikoaren ikuspegitik itxuraz funtzionatzen ari den sistema bat izango genuke, baina ikuspegi sozialetik funtzionatzen ez duena –eta ikuspegi hori da, azken finean, benetan garrantzia duena–, inbertitzaileentzat ez duelako eraginkortasun nahikoa.Mila esker zure arretagatik. Jarraitu gurekin.
Ondo funzionatzen ari da kapitalismoa?
Arestian irakurri dut orain dugun inflazio berriari irizteko asmatu duten hitza: Greedflation, ingelesezko “greed” = diru-gosea hitzetik ekarria, alegia, enpresen irabazi eskergek sor arazitako inflazioa. Hau berria da, oligopolioen inoiz ez bezalako ugaltzearen eta ahalduntzearen bidetik datorrelako eta ekonomia klasikoak ez du horretarako errezetarik. Nondik edo handik lehertu beharko da, eraman ezina baita.