Olivia Newton-John hil da

Olivia Newton-John hil da –

Olivia Newton-John hil da

Olivia Newton-John hil daInglaterran jaioa 1948ko irailaren 26an, Cambridgen, Olivia Newton-John abeslaria, aktorea, eta aktibista 73 urterekin hil da californian bere lagun eta familiaz inguratuta, familiak berak adierazia.

4 Grammyren irabazle eta 100 milioi disko baina gehiago saldu ditu Olivia Newton-John-ek bere ibilbide profesionalean… Sandy Olsen pertsonaia eta Grease pelikulari esker mundu mailan ospetsu eta izar bilakatu zen ilehori ikonikoa, Olivia eta Travolta izan ziren Grease pelikula eta fenomeno itzel hartako protagonistak, eta oso harreman estua izan zuten bi aktoreek, John Travoltak sare sozialetan dolumin mezua bidali dio familiari: “My dearest Olivia, you made all of our lives so much better. Your impact was incredible. I love you so much. We will see you down the road and we will all be together again. Yours from the first moment I saw you and forever! Your Danny, your John!”. Xanadu filma ere egin zuen Gene Kelly-rekin, soinu banda oso arrakastatsua izan zuena. Budista zela aipatu, katolizismoan hezi bazuten ere, inglaterran jaioa esan bezala, Oliviak bost urte zituela Australiara joan ziren bizitzera (bere aita Melbourneko unibertsitatean irakasle izan zelako), eta bere gaztaroa bertan eman zuen eta Melbourneko unibertsitatean ikasi zuen. Oliviaren aitona, bere amaren aita, Max Born fisiko eta matematiko judutar alemaniar ospetsua izan zen, 1954ean Fisika Nobel Saria eskuratutakoa. Haseratan, telebistako kantu programa bat irabazi zuen eta ondoren 1974. urtean laugarren gelditu zen Eurovision kantu lehiaketan “Long Live Love” abestiarekin, ABBAk “waterloo”rekin irabazi zuen urte berean. 1975ean Estatu Batuetara joan zen bizitzera eta abeslari bezala bere bide arrakastasua jarraitu zuen. 1992an bularreko minbizia diagnostikatu zioten, eta ordutik Kantzerraren ikerketaren babesle eta aktibista izan da, Unicef, izurdeen masakreen aurka japonian, Nazio Batuen Ingurumen Programarako borondate oneko enbaxadore izendatua, Colette Chuda haurraren heriotza ere ezagutzera eman zuen eta kontzientziak mugitu, Olivia Newton-John Cancer and Wellness Centre sortu zuen Melbournen, 2019an Britainiar Inperioko Dama izendatu zuten bere ibilbide artistikoagatik eta minbiziaren aurkako borrokan eta prebentzioan egindako lan humanitario guztiagatik. Milesker zeuri guztiagatik Olivia!

 

View this post on Instagram

 

A post shared by John Travolta (@johntravolta)

Olivia Newton-John hil da

Nire begietatik ...