Obama bai ala ez?
Obama bai ala ez?
Baditu aldeko kontuak. Kontrakoak ere badituen bezala.
Alde
George W. Bushen aldean dena iruditu dakiguke ona, baina aldaketaren irudia ondo baino hobeto landu du presidente berriak. Beste jarrera eta modu batzuk agertzeaz gainera, Europan jartzeko asmoa zuen misilen aurkako ezkutuaren plana atzera bota du; Palestina eta Israelen arteko gatazkan bere aurrekoan aldean beste diskurtso bat egin du; erreforma sanitarioaren saiakera ere hor dago; krisi ekonomikoari aterabidea eman diola dirudi; Irakeko inbasiotik 2011n erretiratzeko asmoa… baina denak errealitate baino asmo dira orain artean.
Kontra
Horixe da Obamari kritikatu dakiokeen larriena: asmo izaten jarraitzen dutela bere egin beharretako gehienek. Kubari blokeoa altxatzeko (edo behintzat neurri batzuk aldatzeko) asmoa agertu zuen, baina bere horretan mantentzen du. Atzo ere, aldaketa klimatikoaren harira, diskurtso optimista egin zuen, baina ez zuen horretarako proposamenik gauzatu, Txinak ez bezala. Asmoak baditu, baina oraingoz ez ditu gauzatu.
Eskuak lotuak ditu Obamak eta denbora gutxi izan du aurrekoen korapiloak askatzeko, baina izango al du gogo eta modurik bestelako politika errotiko bat egiteko? Aurpegi hutsean geratuko al da Yes, we can eta bestelako politika bat egin behar zuen lehen presidente beltza?
Fidel Castrok esan bezala, Sí pero no izango al da azkenean Obama?
Begira Fidel Castrok idatzitako artikulu honetan zer dioen Obamaz.
http://www.rebelion.org/noticia.php?id=91980&titular=el-obama-serio-