Nola gastatu 11 milioi euro?

26 urte ditu Michael Carrollek. 8 urte kostatu zaio loteriari esker irabazi zituen 9,7 liberak xahutzea. Dirua amaituta, amaitu zaio ametsa eta lehengo lekura itzuli da: langabeziara.

Denbora honetan zehar, loteriak emandakoa xahutu beste lanik ez du izan. Horretarako, droga, emakume eta autoetan jarri du zorteak emandakoa . Halako diru zaparradak xelebrekeria askotarako ematen du: boxeo konbate batetarako prestatu zen eta bera protagonistatzat zuen dokumental bat ere eginarazi zuen (Michael Carroll: King of Chavs).

Ez zen bere berezitasun bakarra. Ipar Irlandako paramilitarren tatuaia bat zuen eta milioi bat libra oparitu zizkion bere bihotzeko Rangers futbol taldeari.

Bukatu zaio mahuka. Dena ez da zoriona izan ordea: kartzela, drogomenpekotasuna eta bikotearen haustura ekarri dizkio diruaren erabilera “ausart” honek.

11 milioi euro edo 9,7 libera, asko dira. Eta norberak bere modura xahutuko lituzke. Ezin ukatu ordea Carroll honek bere berezitasunean errekor bat bete ez duenik.

Michael Carroll, dirua xahutzeko makina

Irudia | Michael Carroll, dirua xahutzeko makina | The Sun | LGPL
dirua, Ekonomia, krisia, xahuketa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude