Nico eta Iñaki Williams “La Revuelta” saioan
Nico eta Iñaki Williams “La Revuelta” saioan –
Nico eta Iñaki Williams Athleticeko jokalariak egon dira bart David Broncanok aurkezten duen rtve-ko “La Revuelta” saioan, El Hormiguero bere lehiakide zuzena audientzian gainditzea lortu duelarik atzoko saioak. Donostiako Zinemaldian aurkeztu berri duten dokumental berria ezagutzera emateko asmoz parte hartu zuten programan. Nico Williams-ek, udan zehar talde aldaketa gora behera zela eta, aurre egin behar izan zituen zailtasunak kontatu zituen, Lamine Yamal eta Alejandro Balde Espainiako Selekzioko bere lagun eta taldekideen insistentzia tarteko, Nico hainbat mezurekin konbentzitzen saiatu zirenak. Williams-tarren gazteenak saioko ohiko diruaren eta azken hilabetean izandako sexu harremanen galderari ere erantzun die umorez eta irribarrez betetako saioan. Hemen saio osoa eta bideoak ikusi nahi badituzu.
Iñaki Williams jokalariak arrazismoari buruz hitz egin du Salvados programan