Negoziaketa zuzenak has ditzakete laister Israel eta Palestinak

Haaretz egunkari Israeldarrak aipatu dituen gobernu estatubatuarreko iturrien arabera, Israelekin negoziaketa zuzenen hasiera iragarri dezake “egun gutxitan” PAN Palestinako Aginte Nazionalak.

Iturri honen arabera, Mahmud Abbas PANeko presidenteak eta Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak garrantzizkoenak ez diren zenbait kontu zehaztu behar dituzte oraindik, elkarrizketa zuzenei hasiera eman aurreko azken kontaktuetan.

MzEwNw==

Gauzak honela, posible da datorren astelehenean palestinarrek negoziaketa zuzenen hasiera iragartzea. Iragarpen honekin batera, Ekialde Hurbileko Laukoteak (Palestinako gatazka konpontze aldera AEBek, Errusiak, EBk eta NBEk osatzen duten erakundea) beste adierazpen bat egingo luke, gehienez ere bi urteren buruan 1967ko mugetan estatu palestinar baten sorrera eskatuz.

Israel, berean

Hala ere, Israelek jarrera gogor bat mantendu du aldez aurreko negoziaketetan. Israelgo goi arduradun batek Haaretz egunkariari adierazi dionez, “Israelek ez du Laukotearen adierazpen baten bitartez atzeko atetik sartutako negoziaketetarako oinarri izan nahi duen ezein baldintza onartuko”. Iragarpenaren datari dagokionez, adierazi zuen dakitenaren arabera “negoziaketak bi egunetan edo bi astetan has” daitezkeela.

Israelgo iturrien arabera, negoziaketen hasiera zeremonia Egipton izan daiteke, Hosni Mubarak presidentea anfitrioi dela eta Hillary Clinton AEBetako estatu idazkaria bertan dela.

Irudia | Bandera palestinarrak airean | Diego.78 | Creative Commons By SA