Nazioarteko VII. Elkartasun astea Euskal Herriarekin aukezpenaren prentsaurrekoa

Nazioarteko VII. Elkartasun astea Euskal Herriarekin aukezpenaren prentsaurrekoa

Nazioarteko VII. Elkartasun astea Euskal Herriarekin aukezpenaren prentsaurrekoa

Ez dugu izaterik aske haiek gabe!
Euskal preso eta iheslariak kalera!

Nazioarteko VII. Elkartasun astea Euskal Herriarekin
2013ko martxoaren 2tik 10era

Prentsaurrekoaren bideoa ikusi

 ….

Askapenak, Euskal Erakunde Internazionalistak, Euskal Herriaren Lagunekin batera, parte hartzera deitzen zaituzte Nazioarteko VII. Elkartasun astean, martxoaren 2tik 10era burutuko dena Europa nahiz Latinoamerikako 10 herrialdetatik gora.

Gure herriarekin elkartasunez antolaturiko jardunaldi berri honetan, EHLek 25 hiri baino gehiagotan ekimen sozial, kultural eta politikoen bidez, euskal preso politiko eta errefuxiatuek gure prozesuan izan beharreko parte hartzea aldarrikatuko dute. Aldi berean, espainiar nahiz frantziar estatuek gatazkaren konponbide politikoa oztopatzen duen errepresioaren amaiera exigituz.

Izan ere, gure borrokan aurrera egiteko, ezinbestekoa da, preso eta iheslarien egoerari aurre egitea, ehunka eta ehunka baitira gure herrian, askatasuna ostu dieten edota euren etxeak utzi behar izan dituzten gizon-emakumeak. Salbuespen neurrietan datzan espetxe eta zigor politika suntsitzailea desegin beharra dago.
Halaxe eskatzen du Euskal Herriak, aurtengo urtarrilean bezala, 100.000 lagunetik gora batzen dituzten manifestazio erraldoietan. Atzean geratu behar dira presoak euren etxeetatik urrun mantentzen dituen sakabanaketa, militante politikoekiko jazarpen eta atxiloketak, gaixo larriak kartzeletan bahitzeko erabakiak eta bizi osora arteko espetxe zigor ezkutua.

Aipaturiko egoerak desagertzea lehen urratsa izango litzateke, halabeharrez presoak askatuko dituen eta iheslariak etxera ekarri beharko dituen konponiderako. Izan ere, eurak izan dira eta izango dira, gaur egun bezalaxe, orain dela hamarkada asko Euskal Herriak abiarazi zuen nazio eraikuntzarako prozesuaren protagonista nagusiak.
Borroka honen ezaugarri bakarra baina, ez da Estatuen zurruntasun zapaltzailea; kapitalaren oldarraldiak ere, uneotan, gero eta herri eta pertsona gehiago uzten du miserian itotzen; bai Euskal Herrian, bai munduan. Kapitalismoak ez du duda izpirik egiten herri langileon lorpenak hutsaren pare jartzen edo herri sektoreen aurkako errepresio eta esplotazio areagotzen.

Borroka hau beraz, haiekin batera eramango dugu aurrera, aske behar ditugulako Euskal Herriko kaleetan. Behar ditugu, bai, eta ez bakarrik oinarrizko justiziak hala eskatzen duelako eta herritar gehienek hala aldarrikatzen dutelako, baizik eta ezinbestekoak direlako Euskal Herri aske eta sozialista eskuz esku eta guztiok batera eraiki dezagun.
Eta borroka horrexetan dihardute, urtez urte, Euskal Herriaren Lagunek, Euskal Herriarekiko elkartasun sareko burkideek; eta bere-berea duten izaera internazionalistan oinarrituz, gure herriaren askapen borrokarekin bat egiten dute.

Hemen, Euskal Herrian, zein elkartasuna ezagutzen duten beste herrietan oso argi dugulako ez dugula izaterik aske haiek gabe, Euskal Herriko 12 eragile europako hamaika herritan barrena ibiliko dira, internazionalismoa bertatik bertara sentituz. Hala nola, Bilgune feminista, Etxerat, Herrira, Euskal Herrian Euskaraz, Ahaztuak, Ikasle Abertzaleak, Gazteak, Elkartzen, Askapena eta Preso Politikoen bitartekariak izango dira munduari erakutsiko dietenak euskal herriko borroka desberdinak, gatazkaren konponbide edo eraikuntza sozial eta nazionaleko borrokak bertaratuz.

Honetaz gain, hainbat hiritan Barrura begiratzeko lehioak dokumentala emango da, presoen beharrezkoa kontakizuna gerturatuz.
Azkenik asteari amaiera emanez, Europa zein Latinoamerikan hainbat elkarretaratze egingo dira Estrasburgoko auzitegiak eman beharreko 197/2006 doktrinaren ebazpena tarteko, salbuespen neurriak desaktibatu ditzatela eskatuz.

Ez dugulako izaterik aske haiek gabe!

Preso politiko eta errefuxiatuentzat askatasuna!

Hamaika herri borroka bakarra!

Nazioarteko VII. Elkartasun astea Euskal Herriarekin aukezpenaren prentsaurrekoa