Nazi

Nazi –

“Norbaitek esbastika duen bandera zuri-gorri-beltza baldin badarama, besoa altxaturik, ez izan zalantzarik, nazi bat da”, ohartarazi du Rikardo Arregik Deia egunkariko zutabean.

NaziNorbaitek esbastika duen bandera zuri-gorri-beltza baldin badarama, besoa altxaturik, ez izan zalantzarik, nazi bat da. Barkatu xinplekeria, baina badirudi gauzarik xinpleenak gogoratzeko garaia dela gurea, batez ere Espainiako eta Frantziako egunkariek nola idatzi duten, zernolako hitzak erabili dituzten Charlottesville-ko gertakariei buruzko informazioa (sic) irakurri eta gero: egunkari batzuen arabera auto batek hainbat pertsona harrapatu zuen (gidaririk gabeko auto moderno horietako bat agian?), beste batzuen arabera erradikalen arteko borroka izan zen, askok muturreko jende zoroaren arteko liskarrak aipatzen dituzte; nazi hitza kostata agertzen da, eta baten batek eztabaida semantikora darama arazoa, naziak 1930. hamarkadakoak izango baitziren eta oraingoak, zerbait izatekotan, naziberriak edo neonaziak. Egia da KKK, zurien gailentasuna aldarrikatzen duten taldeak edota Alt-Right (eskuin muturrekoen eufemismo berria) aipatzen dela, baina ez dut ulertzen zergatik sahiesten den nazi hitza, kontuan harturik hitzaren erabilera gehiegizkoa beste testuinguru askotan.

Nik pentsatzen nuen, Holandakoa eta Frantziakoa, adibidez, ikusi ondoren, XXI. mendeko eskuin muturrak ez zuela parafernalia zaharra erabiliko jendea ez beldurtzeko (badakizue: zuziak, esbastikak, beso altxatuarena eta abar) baina badirudi lotsa atzean utzi dutela (Espainian ez dute inoiz lotsarik izan, bide batez: bandera oiloduna, beso altxatuak ministro ohi baten aurrean) eta ez bakarrik sinbologiari dagozkion kontuetan; arrazismoa adierazpen askatasunaren azpian babestu nahi dute, adibidez, edo jarrera arrazistak eta antiarrazistak berdindu. Estatu Batuetan aurpegietatik eta buru-gogoetatik zapiak kentzearenak Trumpen garaipenarekin zerikusi zuzena du: estoldetan zegoena plazan dugu orain. Batzuek pentsatzen dute hobe dela horrela, jendeak garbi ikusiko baitu munstroa eta errazago izango dela haren aurka borroka egitea. Ez dut uste. Munstroa indartsuago, osasuntsuago eta erosoago dabil plazetan estoldetan baino.

Nazi

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Nazi”-ri buruz

  • “jarrera arrazistak eta antiarrazistak berdindu” nahi dituzte eta lotsagarria da, bai.

    Pentsa geurean EHren askatasunaren aldekoak eta okupazio eta zapalkuntzaren aldekoak berdindu nahiko balitu norbaitek. Ba gertatzen ari da eta GureEskuDago izena du