NATOren kontrako mobilizaziorik ez?
NATOren kontrako mobilizaziorik ez? –
Harritzen naiz nola Euskal Herrian ez dagoen mobilizazio gehiago NATOren eta Estatu Batuen kontra, eta nola ez duen gaiak inportantzia handiagoa eragileen diskurtso politikoetan (behabada egiten dira mobilizazioak, eta nik ez dut jakin).
Ekainaren 7an EHKSk antolatu zuen manifestazio bat, baina NATOren kontra egitearekin batera, abstentzioaren aldekoa zen (eta pentsatzekoa da abstentzioaren alde ez zeudenak/geundenak ez zirela animatuko). Ordutik ez dakit gehiago egin diren.
Errusiaren kontra gerra egitera bultzatu dute Europa, eta, horrekin batera, Europa pobretzen ari dira. Gas errusiarrari uko egitearen ondorioz, Volkswagen, adibidez, zailtasun handiak izaten ari da, eta, bistan da, zailtasun horiek Nafarroako Volkswagenera, esaterako, iritsiko dira.
Estatu kolpe bat bultzatu zuten Ukrainan, orain bete-betean sartu dute Europa Errusiaren kontrako gerran, nonbait Moldavia izanen da hurrengo gerra… Eta Europako agintariak, bete-betean Ameriketako Estatu Batuen menpean, eta herritarren interesen kontra. Pobretzea, gerra, militarizazioa…
Itxuraz, Alemanian, Hungarian… ultraeskuinak bakarrik ausartzen dira politika horri kontra egitera. Panorama latza.
Tira, gaia ez dut batere ongi ezagutzen, eta beharbada astakeriak esan ditut.
Betiere, Xenpelarrekin bat:
Ez naiz ni gerraren zale,
baizik pakearen alde;
zeñek nai duen galde,
berari tira dale,
bala bat sartu buruan,
aspertuko da orduan!
NATOren kontrako mobilizaziorik ez?
Lasai, Fermintxo, hemengo errusiazaleek edozer momentutan eratu dezakete Ukrainiaren herriaren kontrako itxuraz NATOren kontrako mobilizazio bat eta bertan ikusiko zaitugula ez dut dudarik egiten.
Ez nago Ukrainaren kontra.
Juxtu kontrakoa: uste dut AEBek eta Europak amildegira bultzatu dutela.
Europa eta AEB eta NATO lozorro sakonean murgildurik zeuden Ukrainiako herriak Errusiako armada seko geldiarazi zuen arte.
Europako imperio zaharrak, NATo eta AEB, ez zeuden lozorroan. Maidaneko estatu kolpea sustatzen baizik. Zorionez Errusiar Federazioko Armadak eta Novorrusiako miliziek seko geldiarazi dite ukronaziek Donbassen prestatuta zeukaten genozidioa.
Tamalez Gailur móduko inperialistak ez dirá Joan Ukrainara besterik ez bada Ukrainako desertoreak ordezkatzeko.
Fermintxo: ongi diozu AEBek eta Europak Ukrainia amildegira bultzatu dutela diozunean. Sinpleago esan zitekeen NATO edo OTAN siglekin.
Baina errelatoa gerrazaleen –eta gorroto zaleen– ildotik doa, eta oraindik ez dago manifestazioetarako girorik, ezta Ekialde Hurbilekoagatik ere, masakreak gorabehera.
Botere korporatiboek zein lan ona egiten duten, gure hedabide orokorrek “behar den” informazioa zabaldu dezaten, denok ongi “konformaturik” egon gaitezen, pentsatuta ezen pertsona askeak eta ongi informatuak garela.
Erramun, Europan gelditzen den inperio bakarra Errusiakoa da eta horregatik garai batean bezala jan nahi ditu, irentsi eta deglutitu, aldameneko herriak. Ikusten dut jarraitzen duzula errusiar hiztunen eskubideen sasi-defentsan, baina jakin badakigu Ukrainiar erruso-hiztunek ere nahiago dutela Ukrainia Putinen Gulagaren errenkarnazioa baino. Kurtseko ofentsiba, bai, hor Putinek erakutsi du nola ez den gauza ez herrialde libre bat irensteko eta ez bere herrialdea defenditzeko. Erramun, zu zara Errusia eta Espainia inperialaren testigu bakarrenetakoa, Tabarniako hurrengo Lehendakaria.
Ukrainaiarrek NATO eta Errusiar inperioaren arteko lehia sufritu behar dutela uste dutenak, hoiek bai NAZI nazkagarriak.
Sinietsi nahi duguna sinesteari informatuta egotea esatea…
SKIE (CSTO) edo Segurtasun Kolektiborako Itunaren Erakundea (Armenia, Bielorrusia, Kazakhstan, Kirgizistan, Errusia, Tajikistan eta Uzbekistan) delakoaren aurka ere manifestaziorik “aspaldi handian” ez dut ikusi…
Erruso nazkagarri hoiek 2014an Ukrainan kolpe faxista bat jo, gero 8 urtez 14.000 zibil kañonazoka akabatu eta azkenian Ukraina librea inbaditu… Hori ikusteko kapaz ez dena NAZI hutsa izan behar, prorrusoa seguru.
Eskerrak NATO daukagun gure askatasuna defendatzeko. Gora gure mundu librea eta gure pentsamendu askatasuna. XXI garren mende aurreratuan bizi gaituk-eta, ez antzinako garai feudaletan!
Gerora garbi ikusi da 2014ko kolpea ukrainiar herriaren jazarpena izan zela eta bere buruaren jabe jarraitzeagatik eutsi dio Ukrainiak Errusiaren inbatsioari. Eskerrak bai NATO lozorrotik esnatu eta Ukrainiar herriaren alde egin duela. Euskal Herrian halaere Errusiarren inperialismoak badu bere aldeko koadrilla. Hor ikusten da luzitzen dien abertzaletasun eza eta tiraniekieko lotzen dituen internazionalismo zoragarri hori.
Robert F. Kennedy jr. AEBetako oraingo kanpainako hautagai ohiak, joan den asteartean, NewsNation-eko elkarrizketa batean esanak (zati batzuk):
“Bota egin genuen Ukrainiako Gobernu demokratikoki hautatua eta estatu hartan NATO sartzeko prozesua hasi genuen”.
“2014ko kolpe horren ondoren Gobernu ukrainiarra bilakatu zen erasotzaile eta milaka erruso etniko akabatu zituen”.
“Ez genuke toleratuko Canadan edo Mexikon 14.000 estatubatuar atzerriraturen hilkuntza. Hara sartuko ginateke eta ez genuke pentsatuko erasotzaileak garenik”.
Kennedy familia ospetsuko kidea.
Hara, beste prorruso bat.
Ekintzak ekintzak dira eta hitzak hitzak Aita Santuak ala Putinek esan. Ukrainiar herriak ez du errusoa izan nahi eta horregatik berehala irabaziko zukeen gerra bi urte terditako gerra luzea bilakatu zaio Putini. NATOren armek ez dute ezer balio ukrainiar herritarrek sostengatzen ez badituzte. Eta Maidango iraultza demokratikoa izan zen gerora demostratu den bezala.
Gailur,,: Erreferendumetan Garbí adierazi cute Errusiar Federazioan sartu NAHI dutela. Ukronaziotanistenmenpean daudenek ezin ezer erabaki
Erramun, galdeketa horren gezurra ez niri saldu, inork ez baitu berme demokratikoetan sinesten errusoak tartean direnean. Bienbitartean Ukrainiako herriak aurre egin dio Errusiari eta adorez eta borrokaz egindako galdeketa hori indarrez zapuztu nahi du Putinek.
Gailur, Zelensky módulo diltadore nazi bat, alderdi polititikoak debekatu dituena eta hauteskundeak ez egitea erabaki dueña onartzen baduzu … Zero daukazu esateko Novorusian egindako erreferendum demokratikoen aura? Zertan Ari zara “bermeak” selektiboki eskatzen? Foro honetan debatitzeko gutxienelo seriotasunera ez zara iristen. Zure errusofobia sendatzeko beste bide bat bilatu
Erramun, Ukrainiako herriak libreki defenditzen du bere lurraldea eta bestela ez luke seko geldituko Errusiako armada. Zelenskyk bazuen aldegitea eta goxo-goxo bizitzea baina nahiago izan du bere herriaren zoria pairatzea hori baino.
Bermeak ez ditut selektiboki eskatzen. Leku batzuetan (Ukrainian gerra aurretik) baziren eta Errusiaren aginte pean ez daude. Hau edozeinek daki sektario koadrilla bat kenduta. Zu bezalako batek ez dizkit emango seriotasun dominak: zu zara sektariko paregabea, perzepzio inbertitu baten azpian dagoena eta zure aluzinazioa hedatu nahiko zenduke guztiok zure sekta horren dantzan astindu gaitezen. Eta niri asko gustatzen zaizkit Tchaikovsky, Dostoievsky eta Osip Mandelstam. Nik Errusiako kultura eta herria maite ditut (lagun errusiarrak dauzkat, beren herritik anka egin behar izan dutenak).
Gailur, informazioarekin arazo handia duzu. Agian iturri berriak behar dituzu. Agian iragazki berria. Bota dituzun batzuk akats izugarriak dira.
Joxemari, informazioa eta deformazio bat beti datoz bat eta Putinek fronte horretan “guerra hibrida”ren sistema planteatzen du. Desinformazioa erraminta bat da gehio gerra honetan. Eta honi dagokionez, Putin errege da.
Putinek hamarkadak daramatza bere “informazio” sistemak martxan dituela. Orain mundu erdiak “daki” Ukraina erabat nazi dela, zeinen gaizki tratatzen dituen Ukrainan bizi diren Errusiarrak (ez Errusieradunak; hauek ere gaizki tratatuak dira, omen, Estonian, Letonian eta Lituanian, non hezkuntzatik Errusiera kendu duten). Eta mundu erdiak ez du besterik jakin behar, informazioaren xedea Ukraina inbaditzea zeinen guai izan den erakustea baita. Geopolitika kontuak… Esate baterako, Putinen sistemak erail dituen oligarken zerrenda eta oposizioko buruen zerrenda nahiko luzeak dira, aski luze zerbait “arraro” sumatzeko, baina ongi informaturiko jendeak ez dio horri erreparatuko… haientzat NATO da arazo nagusia… eta antza denez, bakarra.