Natalia Lacunza Buenafuente-ren LateMotiv saioan

Natalia Lacunza LateMotiv saioan –

Natalia Lacunza abeslari Iruñarra Andreu Buenafuentek aurkezten duen LateMotiv saioan egon da bart zuzenean abesten. Ondoren elkarrizketa egin dio “Premio Nacional de Televisión 2020” delako saria irabazi berri duen Andreu Buenafuente Reus-eko komunikatzaile bikainak. Nataliak dituen bere 16 tatuaiekin hasi eta bideratu dute elkarrizketa, eta tatoo-ek dituzten esannahiak eta istoriak azalduz, musikaz, belaunaldi berriez, etab. aritu dira. Kaprikornio dela, paroi egoera honetaz ere aritu dira, bere banda osoa emakumeak direla aipatu dute, eta bukatzeko bateria klaseak lortu ditu Nataliak. David Broncanoren LaResistencia saioan egon zenean aipatu genuen 2018ko OTn (Operacion Triunfo) hirugarren geratu zela eta LaVoz-en ere aurkeztu zela mainstream izatea lortu aurretik. Hemen 15 minutuko elkarrizketa ikusi nahi baduzu. Aup!

Instagram-en saioan abestutako Natalia bideoa, hemen: instagram.com/tv/CFQNOr9j…

Natalia Lacunza La Resistencia saioan

Natalia Lacunza Buenafuente LateMotiv saioan