Munduko terrorismoaren mapa
Ondorio azkar batzuk:
- Iberiar penintsularen iparraldean, Euskal Herria deitzen den horretan. Puntu beltza. Arrisku bizia markatzen dute.
- Arrisku handiena duten lekuak, ordena honetan hauek dira: Irak, Afganistan, Pakistan, Somalia, Libano, India, Aljeria, Kolonbia eta Tailandia. Espainia (Hego Euskal Herria hor kokaturik) 34.a da.
- Arrisku handia duten estatuen artean daude Filipinak, Turkia, Errusia eta Nigeria, besteren artean.
- Arrisku ertaina duten herrien artean aldiz, Britainia Handia, Txina, AEBak eta Frantzia. Britainia Handiak, ikusi, puntu beltza du Ipar Irlandan.
- Alemania, Australia eta Kanadak, arrisku txikia dute.
- Mapan begiratuta, “terrorismoa” zonalde jakin batzutan indartua dagoela ikus daiteke. Hala nola, Ekialde Hurbila deitzen zaiona, Asia erdialdea eta India eta Pakistan arteko muga belztua ikusiko duzu. Hego Amerikan ere ikusiko dituzu puntu beltz zenbait. Iparraldean bereziki. Somaliako hegia ere aipagarria da.
- Terrorismoaz hitz egiten dutenean, ez dute estatu terrorismorik aipatzen.
Irudia | Terrorismoaren mapa: Espainia arrisku bizian Hego Euskal Herriari dagokionez | Maplecroft | LGPL