Munduko agintariak

MjA5Mw==

Itzal handiko politikari, bankari edota kazetari gutxi batzuk munduaren funtzionamendua aldatzeko gai dira. Bildeberg klubean biltzen diren horiek, inork hautatu ez baditu ere, eragin izugarria baitute gure gizatean.

Urtean behin, mundu osoko 130 pertsona inguru biltzen dira. Bilera horietan jazotzen dena sekretua ohi da, baina bertan hartzen diren erabakiak uste baino ondorio gehiago dituzte. Ez da kasualitatea, NATOko idazkari nagusi guztiak, aurrez, Bildeberg klubeko kide izatea. Munduko herrialde garrantzitsuenetako agintari batzuk ere ez ziren boterera heldu aurretik kasualitatez igaro bilera horietatik, Obamaren, Clintonen edo Tatcherren kasuan bezalaxe.

Konspirazio ugariren autoretza egotzi izan zaie, baina sekretismoz jantzita daude Bildeberg klubeko erabakiak. Besteak beste, Irakeko inbasioa, petroleoaren prezioaren aldaketak, euroa eta Espainiar estatuko trantsizioa aurrez Bildeberg klubean harturiko erabakien ondorio direla diote.

Iaz, bilera horietan gertaturikoen berri eman zuen The Guardian egunkariko Charle Skelton kazetariak. Ez zen ordea lan erraza izan, gertutik jarraitu baitzituzten haren hurratsak. Greziako poliziak atxilotu ere egin zuen, azkenik.

Datorren bilera ekainaren 3tik 6ra bitartean egingo dute Sitgesen (Herrialde Katalanak). Bertatik mugituko dituzte gure munduko hariak, eta bertan erabakiko dituzte datozen urteko gertakari garrantzitsuenak. Inork hautatu gabeko agintariak baitira Bildebergen biltzen direnak.

HTML Kodea

Irudia | Bildeberg klubeko kideek munduko hariak mugitzen dituzte | zz | Creative Commons By SA