Minaren erabilera, prentsan
Misterio baten aurpegiak deitu dio argitaratutako lanari.
Oraindik ere Air Franceko Airbusaren zoria erabat argitu gabe dagoenean, bertan zihoazen bidaiari batzuen aurpegiak eta fitxa biografikoak ezarri ditu azalean, bata bestearen atzean arratsaldekariak. Ez daude bidaiari guztiak, baina bai eskuratu dituzten argazkietan agertzen direnak.
Mina eta zorigaitza generikoa izan gabe, biktimei aurpegia jartzea gerom eta sarriago ikusten den gauza da. Kasu honetan, gainera, balizko biktimak oraindik. Hala ere ez dugu halakorik ikusten Afganistan edo Iraken izugarrikeriak gertatzen direnean. Are gutxiago biktimak Guantanamoko ziegetan daudenetakoak badira. Ematen du egunkariek halako ahalegina egiteko (argazkiak eta fitxak nonbaitetik lortu eta bildu), biktimek label moduko bat behar dutela, abioiak hartzen dituzten horietakoak behar dutela izan edo, bestenaz, Dorre Bixkietako bulegoetan lan egiten zuten haietakoak.
Kazetari batzuek txalotu egin dute ekimen hau: ¡Muy bien Cláudia, Décio y el equipo!, irakurri diegu. Baina guretzako gaude, informatu eta dramaren albiste eman baino, minarekin berarekin jokatu dutela Jornal da Tardekoek. Gaur bertan.
Erratuta egon gaitezke, baina horixe irudipena: informazioa helburu baino, aleak saltzea gehiago dela.
nazkagarria bai.
Nazkarria, bai. Ia duela urtebete ni izan nintzen beste hegazkin istripu baten gora beherak kontatu behar izan zituena. Barajasen. Nere pazientzia laster agortu zen. Senideak agertu eta telebista eta irratiko hamarnaka kazetarik hildakoen senideak inguratu zituztenean, garraxi bat bota nien: UTZ ITZAZUE PAKEAN!!
Etxera iritsi eta neuretzako idatzi nuena, beste batean…