Migrazioak, trabak, hormak
Migrazioak, trabak, hormak –
Mikel Iturriak Harrikadak blogean.
Urriaren bukaeran, hiru hizlari elkartu ziren San Telmo Museoan Migrazioak eta horma berriak izeneko gaia jorratzera. Simon Kuper eta Iñaki Gabilondo kazetariekin batera, Dolores López antropologoa aritu zen, Migrazio arduraduna Bartzelonako Udalean.
Lópezek abuztuan hiri horretan izandako atentatuetako egileei buruz esandako gauza bat ekarri nahi nuen hona gaur. Hasiera batean, gazte haiek guztiek ez zeudela baztertuta zabaldu zen lau haizeetara, baina berak adierazi zuen hori ez zela horrela, gazte haiek sozialki baztertuta zeudela.
Orain arte bazterketa neurtzeko erabilitako irizpideak ez zaizkigula balio zioen Lópezek. Bere ustez, identitatearen aldetik jorratu behar dela gaia eta aipatu zuen, ikerketa batzuen arabera, gazte haiek bezalakoek “bertako abizenak” eta “itxura” dituen beste gazte batek baino 16 aukera gutxiago dituela lana aurkitzeko. Berdin gertatzen dela gazte horiek adin bereko neska-mutilekin ligatzen dutenean, familiek jartzen dituzten trabak medio.
Beste kontu amorragarri bat. Aiton-amonak etorkin izan eta bertan jaiotako seme-alabek edota bilobek erantzun beharreko galderak: -“Nongoa zara?”. -“Bertakoa”. -“Beno, eta zure aita?” -“Bera ere hemengoa da”. -“Tira, eta aiton-amonak?”.
Euskaldun berriekin gertatzen den gauza bera: autoak gidatzeko orduan garbi da noiz kendu daitekeen txofer hasi berriaren letra, baina noiz kendu daiteke norberaren identitatetik “berri” goian aipatutako kasuetan?
Buruan nuen bueltaka ideia hau aste honetan ezagun baten mezua jaso nuenean. Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta berritzeko garaia iritsi zaio. Bertan hamabost bat urte daramatza jada. Jatorrizko herrialdetik ekarri beharreko paperen artean, agiri bat eskatzen zioten han higiezinik ez zuela ziurtatzeko. Bidalitako paperek ez omen dute hori frogatzen eta beste hilabete batez geratuko da errenta kobratu gabe. Desesperatuta zegoen.
Ikusi nahi ez ditugun horma horiek.
Gixajoak, nongoak diren galdetzen dieten!
Ba, bai, arazoa identitatea da. Ez dira hemengoarekin identifikatzen. Katalunian 500.000 musulman daude, 1.000.000 pasatxo etorkin. NON zeuden erreferendumean eta manifestazioetan??
Zergatik abertzaleek daude hain kezkatuak etorkin gehiago etortzeko eta eurei dirua oparitzeko?? Akaso gure herriaren alde egiten dute eta ez naiz enteratu???
Nortasuna garrantzitsua da. IdentitateezberdinArazo politiko gehientsuenak
20-30 mairu egongo dira nire herrian eta bakarra ez da izan kapaza bertokoekin harremanetan jartzeko. Haiek dira mugak jartzen dituzten lehenak, beste jatorri duten etorkinekin (hegoamerikarrak, txinatarrak, errumaniarrak…) ez daude hormarik. Nola demontre gizarteratuko dira bertokoekin harremanik ez badute? Hizkuntza ondo menperatu gabe? gure bizimodua ulertu gabe?
Gizarteratzearen ordez haien gizartea hemen ezarri nahi badute gurea astoratzeko nirekin jai daukate.
Ea identitate ezberdinak dauden lekuan gatazkak sortzea ekidin ezina da, multikulturalismoa fartsa bat izan dela argi geratzen ari da azken urteetan. Neurri txikian hala dela baiezta dezakezue zuen herrietan, eta masa inmigrazioarekin dena larriagotu da. Europako hiriak ikusi, gettizazioa errealitate bat da aspalditik eta no-go areak biderkatzen ari dira, boterea mafien edo iman erradikalen esku dagoelarik.
Agian gauzak nahasten ari naiz, baina ukatu ezin den arazoa daukagu begien aurrean. Ezkerrak honekiko ezikusiarena egiten jarrai dezake nortasun nazional-etnikoa mespretxatzen duen bitartean, bere hilobia zulatuz. Abertzaleok gure defendatu behar dugu denaren gainetik, helburu ideologikoen aurretik herri bat baitugu defendatzeko
Kontua da, idatzi duzuna irakurrita, norbaitek lasai asko idatz diezazukela eskuin muturrekoa zarela. Hain sinplea da jendea! IF… THEN… ELSE… bidez programatuta daudela ematen du. Nazionalismo handiek (AEB…) nazionalismo txikiei sinestarazi nahi izan dieten zerbait izan da multikulturalismoa, asko molestatzen duten nazionalismo txiki horiek desagertarazteko helburuarekin egina. Kontua da, beraiek oso salbu ikusten zituztela beraien buruak, etorkinek askoz ume gehiago izan eta pixkanaka demografia iraultzen ari zaiela ikusi duten arte. Orain (eta oso urrun daude oraindik gure egoerarekin alderatuz) badirudi multikulturalismoa, hainbeste predikatu duten hori, ez zaiela hainbeste gustatzen eta horrela iritsi da Trump boterera. Bitartean, inperioa hainbeste kritikatu izan duen Ezkerrak, inperioak sinestarazi nahi izan dion multikulturalimoarekin darrai erre ke erre, hormaren kontra zartako ederra hartu arte. Eskuina patetikoa da baina ez didazue esango ezker hori ere patetikoa ez denik?
Herri bat defendatu behar dugula diozunean zein herritaz ari zara? Ez al dute mairu, txinatar, latinoamerikar, etb.ek herri hori osatzen; nire herria bai behintzat. Etorkin soil bezala ikusten ditugunean oker gabiltza, gurekin bizi baitira.
Zuk aberrikide gisa ikusiko dituzu soilik zure ingurunean bizi direlako, baina haiek ezaituzte zu euren aberrikide gisa ikusten. Euren aberria ez da Espainia ezta Euskal Herria ere, haiek leialak baitira oro har euren jatorrizko leinu, etnia, erlijio edo nazioarekiko, naturala eta osasungarria den bezala. Zuk ez bezala, haiek badakite ezberdintzen euren aberrikide eta gainontzekoen artean, eta zu bezalako progreak zapaldu behar badituzte euren komunitatearen interesetarako, hala izan bedi.
Eta badira euren burua espainiartzat dutena, harro-harro. Inolako lotsarik gabe joaten dira Gasteiz edo Bilbo erditik Real Madrileko kamisetaz. Edo Espainiako kamisetaz, berdin dio.
Katalunian argi ikusten da. Gauza bera Euskal Herrian. Baina ergel asko ez dira konturatzen ez dira kontura nahi.
Ez ditugu atzerritarrak gorroto. Ez dugu ezer euren aurka. Are gehiago, gure identitatearen alde badaude, etor daitezela. Baina EH atzerritarrez betez, euskara eta independentzia urrunago dagoela ez dago zalantza izpirik.
Zoritxarrez heuren herrialdetik ateratzen direnean ez dira “geure identitateaz” kezkatuta irteten, beste kezka batzuk izango dituzte buruan ziur aski; behar bada, aukeraketa bat egin beharko litzateke heuren jaioterrian, euskal nortasun test bat edo…
Etorkinak hona datozenean Espainiara datoz, ez datoz Euskal Herrira. Eta integratu nahi badute, ikasi behar duten hizkuntza ere badakite zein den: espanola. Egunen batean Euskal Herrira etortzen direnean, hitz egingo dugu etorkinez. Bitartean Espainiara datoz. Hori ez ikustea ere! Horrelako jarrerarekin eskuinari aurre egiten diotela edo pentsatuz mantra bezala goraipatzen dute inmigrazioa eta ez dira ohartzen etxekalte ari direla. Ezkerra zeharo jota dago!
Etorkinen gehingoak orokorrean oztopotzat hartzen du euskara, eta ez du errespetatu edo ikasi behar duen hizkuntza bezala hura ikusten. Hori argi dago.
Eskoletan zer gertatzen dena baino ez da behatu behar: etorkin guztiak, posible badute, A eredurako klaseetara joaten dira masiboki bi aldiz pentsatu barik. Kalean egoteko aukeratzen duten mintzaira ere denok entzun dezakegu (bere jatorrizko hizkuntza edo gaztelania akaso, besterik ez), eta zentzu honetan ezin dizkiegu erruak bota, gehienek hirietara etortzen baitira eta erdarak garbi irabazten duelako hemen.
Baina hala ere, ziur egon gaitezke euskararen egoera hobetzerako bidean, Euskal Herria etorkin uholde baten azpian finkatzea sekula onuragarria ez dela.
Irtenbide bakarra, betikoa: gure indarrak antolatu eta kanalizatu, gure Estatua berreskuratzea.
http://hamabost.net/categorias/la-estatalidad-ninguneada/