Mexikarren DNAren %13a aportatzen duen herriak ez dauka izenik
Mexikarren DNAren %13a aportatzen duen herriak ez dauka izenik –
Atzo kar-kar deituriko txiolariak argitaratu zuen txio honetan ikusi nuenak arreta piztu zidan. Mexikoko biztanlegoaren DNAren iturriaz ari zen, eta euskaldunok gure lekua geneukan.
Era simplean erantzun nion hau idatziz: Konturatu zarete izen guztiak, gurea ezik, izen propioak direla (Scotland, Spain, Senegal)? Euskaldunona berriz jentilizoa: basque. Baskonia izena onartuko bagenu hau ere konponduta. Nazioarteko ikerketa batean, beste behin ere, izen propio gabe euskaldunok.
Datuak harrigarriak dira, euskaldunok hain herri txikia izanik, Mexikoko biztanlegoaren %13an utzi ei ditugu arrastoak, benetan ugariak Ameriketako alde eder hori aukeratu zutenak emigratzeko. Bai, badakit hainbat hirik eta eskualdek dutela euskal izena eta euskaldunek sortuak (fundatuak) izan zirela, baina hori ez denez gaurko gaia, buelta gaitezen gurera.
Oso gaitza egiten zait gauza hain ebidentea izanik, izen propio argi eta garbi zein bakar gabe (berdina ahal bada hizkuntza guztietarako) ez gabiltzala era homologatuan jokatzen. Are gogorragoa gaia serio aztertzeko kemenik ez ikustea. Hainbat ebidentzia aurkeztu, gaurko taula honetan moduan, eta herri honek ez edukitzeak inkernurik gaiari heltzeko, lotsa ematen dit.
Behar bada, merezi dugu daukaguna. Mesedez, ez aldarrikatu ezer berririk. Oinarrizko arazo hau konpontzeko gai ez bagara, nora begira gaude? Gai hau anporra osotzen duena da, adarretan geratzea nahi duenak jarrai dezala izaten guay, baina jakin dezala non dabilen. Eta arbolak ez badigu basoa ikusten uzten, espabilatu gaitezen, agian ez garelako izango pentsatzen dugun bezain argiak.
Mexikarren DNAren %13a aportatzen duen herriak ez dauka izenik
Badakizu ingelesez “Basque Country” izena badagoela?
Uste duzu guk gure Euskal Herria erdarara itzulita (horixe baita Baskonia, B eta K erabiliagatik: “Euskal Herria” euskara ez den hizkuntzan) ingelesak “Baskonia” erabiltzen hasiko direla?
Askotan idatzi dut esanaz Basque Country-k dituen arazoak.
Baskonia 4.gizalditik dator eta froga dugu (Uasconia edo Uuasconia moduan idatzita). Euskal Herria izenaren lehen forga, gaurkoz, XVI. mendetik. Biak balio dezakete, baina mesedez, es itxutu, ireki begiak, munduan vasco, basque… moduan gara ezagunak.
Sarri esan dut, eta berresten dut, izena gehien erabiltzen duena bertako biztanlegoa dela, noski, Baskonia metodikoki erabiltzen hasiko bagina kanpokoek ere hasiko dira aldatzen, eta gure erabilerara egokitzen. Gainera beste forma batzuk baino errazagoa da.
Behar bada artikulu honetan zerbait gehiago argitzen dut nire aukera: https://iazkoaga.com/2021/09/22/a-nombre-pais-por-medalla-que-cosmopolitas/#more-1162
Eta euskaraz egoki eta ongi idaztea noizko?
Niri DNA azterketa horiek gero eta sinesgaitzagoak iruditzen zaizkit. Mexikarren DNAren % 24 scotish? Espainarrena baino presentzia handiagoa eskoziarrena? Mexikon? Baita zera ere! Edo datu horiek mexikar banako batenak dira? Orduan artikuluak ez du zentzurik, mexikar guztiez ari baita.