Mendebaldeko Sahararekiko Elkartasunerako Nazioarteko III. Gazte Foroa Bilbon urriaren 11tik 13ra

Mendebaldeko Sahararekiko Elkartasunerako Nazioarteko III. Gazte Foroa –

Mendebaldeko Saharan askatasunaren eta justiziaren alde borrokatzeko une erabakigarrian, Mendebaldeko Sahararekiko Elkartasunerako Nazioarteko III. Gazte Foroa hartuko du Bilbok 2024ko urriaren 11tik 13ra. Saharar herriarentzat etorkizun libre bat eraikitzeko erabakia hartu duten mundu osoko gazteak bilduko dira bertan. Foro hori funtsezko gunea izango da hamarkadak iraun duen okupazioaren aurka ahotsa altxatzeko, eta autodeterminazioaren eta giza eskubideen aldeko nazioarteko aliantzak eratzeko aukera paregabea.

Elkarlanean antolatu dute UJSARIOk (Unión de Juventud Saharaui), Juventud Activa Saharaui-k, Arabako SEADen Lagunen Elkarteak, Euskal Fondoak eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak; eta Lankidetza eta Elkartasunerako Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak eta Bilboko Udalak finantzatzen dute. Foroa gazteen aktibismorako plataforma indartsua izango da, non hausnarketa, analisi kritikoa eta ekintza zehatza saharar kausaren inguruan uztartuko diren.

Askatasunak elkartutako gazteria

Foroa mugarri da, lehen aldia baita hainbat nazionalitatetako erakunde eta aktibistek Euskadin bat egiten dutela, gazteei protagonismoa emateko Mendebaldeko Sahara askatzeko borrokan. Hiru egunetan zehar, foroak mahai-inguruak, adituen panelak, tailerrak eta eztabaidaguneak eskainiko ditu. Bertan, oso premiazkoak diren gaiak jorratuko dira, hala nola, erbesteak Saharako gazteengan duen eragina, okupazioa eta errepresioa, eta emakume gazteek erresistentzian duten eginkizun erabakigarria.

Nabarmentzeko panelak eta jarduera giltzarriak

Gairik aipagarrienen artean, gatazkaren inguruko nazioarteko posizionamenduak, kausa sahararra isilarazi nahi duen blokeo mediatikoa eta Mendebaldeko Sahara askearen itxaropena bizirik mantentzeko gazteek dituzten estrategiak aztertuko dira. Arreta berezia eskainiko zaio emakume gazteen zeregin erabakigarriari eta giza eskubideen eta autodeterminazioaren aldeko borrokak sortzen duen gatazkaren narratiba berriari, bai eta Tindufeko eta lurralde okupatuetako errefuxiatuen kanpalekuetan gazteek dituzten erronka berariazkoei ere.

Gainera, inaugurazio egunean, Saharako gazteen egoerari buruzko diagnostikoa aurkeztuko da, “SAHARAKO GAZTEAK: ERRESISTENTZIAK, EGOKITZAPENAK ETA AUKERA BERRIEN BILAKETA” izenekoa, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak finantzatua.

Zubiak eraikitzen etorkizun askerako

Mendebaldeko Sahararekiko Elkartasunari buruzko Nazioarteko III. Gazte Foroak gogoetarako gunea ez ezik, aldaketarako motorra ere izan nahi du. Parte hartzen duten gazteak ekintzaren erdigunean egongo dira, elkartasun-sare globalak eraikiz eta okupazioa eta erbestea gainditzeko irtenbide berritzaileak sortuz. FORO hau gazteen mobilizaziorako aurrekaririk gabeko katalizatzaile bat izatea espero da.

Ekintzaren ordua da!

Ekitaldi hau foro bat baino gehiago da: ekintzarako deia da. Nazioarteko eta saharar gazteek bat egin behar dute saharar herriaren eskubideen defentsan. Justizia, berdintasuna eta askatasuna bilatzen duten pertsona guztiak gonbidatuta daude aukera historiko honetan parte hartzera urrats erabakigarri bat emateko.

Gazteria zubiak eraikitzen Mendebaldeko Sahara aske baten alde!

PROGRAMA.pdf

Mendebaldeko Sahararekiko Elkartasunerako Nazioarteko III. Gazte Foroa Bilbon 2024ko urriaren 11tik 13ra

Arabako SEADen Lagunen Elkartea

Zer duzu buruan “Mendebaldeko Sahararekiko Elkartasunerako Nazioarteko III. Gazte Foroa Bilbon urriaren 11tik 13ra”-ri buruz

  • Nik dakidala Marokoko, eta Argeliako, eta Tunezeko eta Libiako puska handi batean populazioa Amazihga da, haietako asko ez jakinagatik, nola palestinar asko bertako juduen ondorengoak diren. Gauza jakina baita Arabiar inperialismoa berezitua dela herriak eta kulturak suntsitzen. Guziak Arabiarrak dira, Errepublika Siria Arabiarra, kurduek ez Dute ezta Jaiotze agiria ere, ez dira existitzen, Egiptoko Errepublika Arabiarra, eta hola. Saharaui hauek Arabiarrak ere. Eta herrialde horretan bizi zen populazioa haiek Arabiatik Iritsi baino lehen non dago? Amazighak al ziren? Zertan dira ezberdin elite arabiarra marokoarra eta Arabiar hauek. Nik neuk guziak Arabiara bidaliko nituzke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude