Marula besta sabanan

Marula

Parrandazale amorratua nauzue, irakurle txit gorenok. Maite dut jaia eta gaupasa, eta ez badut besta gehiago egiten sakelak gehiagorako ematen ez didalako da. Besta guztien artean herrietako bestak dira onenak, ados egongo zarete horretan. Gainera, sekula ez dut oso gogoko izan larunbat buruzuriko parranda hirian, ez bada besterik ez pentsa muzin egiten diodanik, baina herriko bestak nahiago beti; horretaz gain, oraindik dastatzeke dagoen herri batekoak badira, are gehiago. Egunen batean boterera iritsiko banintz, aurreratzen dizuet ene lehenengo agindua udan daukagun besta kontzentrazioa disolbatzea litzatekeela. Urtarriletik abendura herrietako festak astebururo, modu ordenatu eta orekaz sakabanatuta, ahalik eta gehienetara joateko.

Bizkitartean, dagoenarekin konformatu behar, eta ez da gutxi. Gau giroa jaitsi omen da azken urteetan, hori diote taberna bazterretako adituek. Ni leku eta esperientzia berri bila nabil, eta parrandarako toki merkea eta aproposa proposatzera nator: Afrikako sabana.

MarulaOrdaindu beharrekoa hegazkina litzateke, hortik aurrera dena debalde. Sabanan udaberrian marula deituriko fruitua loratzen da, eta uda garairako marduldu; urtaro honetan, bere pisua dela eta, adarretik erori eta lurrean amaitzen du. Kontua da egun gutxi batzuen buruan fruitua fermentatu egiten dela, eta sekulako besta egin daiteke.

Plan honek denetik dauka: merkea, eguraldi ona eta gainera… ba al da fruituekin parranda egitea baino ezer osasuntsuagorik? Ez badidazue sinesten begira ze animaliko giroa daukaten hauek! Eta ze kaskarreko mina daukaten hurrengo egunean…

 

Marula