Margaret Thatcher, In memoriam
Margaret Thatcher, In memoriam –
Modu asko daude hildakoak ohoratzeko, baina nagusia berak egindakoak oroitzea izaten da. Jakina, Margaret Thatcherrek 87 urtetan bizi izandako guztiak ezin dira oroitu, baina Liberation egunkariak hiru mugarri aipatu nahi izan diru haren heriotzaren biharamunean: Bobby Sandsen heriotza, Malvinetako gerla eta meatzarien grebak.
“Politikan diskurtso bat nahi baduzu, eska iezaiozu hori gizonezko bati, baina ekintzak nahi badituzu, emakumeari”. Horixe esaten zuen Tchatcherrek, baina Liberationek ez dizkio barkatu lorpen sozialetan egin zituen mozketak. Azaleko irudian “Moztaile handia” deitu dio:
Eta hori gutxi bailitzan, barneko orrialdeetan “Ultra baten heriotza” titulatzen du:
Baina, esan bezala, bideo bat egin dute hiru ardatzetan antolaturik: Bobby Sands gose grebalariaren heriotzaren inguruan, Malvinako gerla eta 3 milioi langabetuk burutu zituzte grba itzelak.
Frantsesez eta ingelesez dagoen bideo honetan oso interesgarria da berriro ikustea Thatcherrek zertzuk egin zituen IRAko presoei estatus politikoa ez onartzeko. Thatcherrek zioen halakorik egingo balu, biktima guztiak irainduko zituzkeela. Gaurkotasun handia du honek gure artean.
Burdinazko Emakumea erraten zioten, bihotzik ez zuela erraiteko beste modua zen. Hainbeste krudelkeria, zitalkeria, bihozgabekeria… eta azkenean denok bezala hil da. Ez dut xanpainik edanen, baina ez dut malkorik isuriko. Ezta urrik eman ere.