[Azalak] Lularen garaipena gaurko egunkarietan

Lularen garaipena gaurko egunkarien azaletan – 

Lularen garaipena gaurko egunkarien azaletan

Botoen % 99,97a zenbatuta, Lulak %50,90ko babesa lortu du (60.331.211 milioi boto), Bolsonarok botoen %49,10 (58.198.346).

Presidente hautatuak adierazi du «bakea berrezartzea» eta pobreziaren aurkako borroka izango dituela lehentasun. Bolsonarok ez du emaitzen gaineko adierazpenik egin oraindik, eta ez dago argi onartuko dituen ala ez.

Inork ez zituen inoiz Brasilgo hauteskundeak hainbeste botorekin irabazi (60 milioi), ezta hain alde txikirekin irabazi ere. Luiz Inácio Lula da Silva jaunak bere berpizkunde politikoa gauzatu du eta Brasilgo agintera eraman du berriro ezkerra, espetxetik irten eta ia hiru urtera (580 egun igaro zituen preso). Ostegunean bete zituen 77 urte. Hemen gaurko munduko egunkarien azalak.

Lularen garaipena gaurko egunkarien azaletan

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.