Luisitoren begirada

Luisitoren begirada –

Luisitoren begiradaLuisito Comunica youtuber Mexikarraren aurkako (eta aldeko) mezuak bor-bor ibili dira sareetan egunotan, Euskal Herrian egon eta “Así es el lugar con los hombres “más fuertes” de Europa | PAÍS VASCO: ¡sorprendente!” izeneko bere azken bideoak zalaparta itzela sortu baitu espainiar “fachosfera” digitalean; irainak, memeak,… 2 milioi bisita baino gehiago du jada bideoak eta medio askotan izan du oihartzuna. Luisito Comunica, obligado a cambiar el título de su vídeo en el País Vasco tras el odio en redes sociales; El influencer Luisito Comunica “da la independencia” al País Vasco y la lía en redes; Argi dago Luisitoren begirada ez zaiola gustatu “libertad”earen aldarrian etengabe dabiltzan eskuinzale español, fatxo-botere eta eskuin medioteka olatu boteretsu berri guzti honi… Egilea, Luis Arturo Villar Sudek, Mexikoko Zaragozako Pueblan jaioa 1991an, Mexikar youtuber, idazle, ekintzaile eta aktorea da, Komunikazioko zientzian lizentziatua, bere youtubeko kanala mundu mailan top-ean eta Mexikoko jarraitzaile gehien daukan kanala da 42 milioi jarraitzailerekin. Hemen bideoa ikusi ez baduzu.

Euskararen historia [bideo sorta]

Luisitoren begirada

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude