Fusio errentagarria lortu dute!
Lehen aldiz fusio errentagarria lortu dute –
Lehen aldiz fusio errentagarria lortu dutela eta energia garbi eta mugagabea sortzeko fusio nuklearrean mugarri historikoa baieztatu dute AEBk. Energiaren idazkaria, Jennifer Granholm, Segurtasun Nuklearreko Administrazio Nazionaleko idazkariorde Jill Hruby, Marvin Adams Gobernuaren ordezkari eta zientzilaria, eta Kim Budil, laborategiko zuzendaria izan dira berri emaile besteak beste prentsaurrekoan Washingtonen.
2022ko abenduaren 5ean, historiarako data izango dena zientzian informazio guztia egiaztatzen bada, Lawrence Livermore Laborategi Nazionalean, kalifornian, Lawrence Livermore National Laboratory’s National Ignition Facility-an hain zuzen ere, zientzilari taldeak fusioaren historiako lehen esperimentu kontrolatua egin zuen, fusioaren zientzilarien betiko ametsa… Eguzkian eta beste izar batzuetan modu naturalean gertatzen den prozesu bat da fusioa, bi nukleo berri bat sortzeko konbinatzen direnean lortzen da. Lurrean lortzeko, plasma bat sortu eta mantendu behar da; gas horren tenperatura altuak elektroiak nukleo atomikoetatik askatzeko ingurunea sortzen du. Energia askatu egiten da nukleo elkartuaren masa hura osatzen duten protoien eta neutroien masa baino txikiagoa delako; defizit hori energia bihurtzen da Einsteinek formulatutako fisikaren historiako ekuazio (E=mc²) ezagunenaren bidez. Esperimentuan, 2,05 megajouleko indarraz jo zuten laserrek helburua, eta erreakzioak 3,15 megajoule sortu zituen, energia sortu zuten. Energia zientifikoaren haustura ere deitzen zaio, eta esperimentuak fusio-energia gehiago sortu zuen hura gidatzeko erabilitako laser-energiak baino. Lorpena aurrerapen zientifiko handia da, hainbat hamarkada eman dituzte instalazioak prestatzen (NIF), eta fusio garbiko energiaren etorkizunari bidea eta argia irekitzen zaio. Energia garbiaren etorkizuna?
Kim Budil, laborategiko zuzendaria
“Askok esan zuten ezinezkoa zela. Laserra ez zen behar bezain indartsua, helburuak ez ziren inoiz behar bezain zehatzak izango, modelatzeko eta simulatzeko gure tresnak ez zeudela balentria fisiko konplexu horren parean”.
- Nuclear fusion: How long until this breakthrough discovery can power your house (cnn)
- Energia garbi mugagabea sortzeko fusio nuklearrean mugarri historikoa iragarri du AEBk (eitb)
- Lehen aldiz fusio errentagarria lortu dutela baieztatu dute AEBek (berria-Edu Lartzanguren)
duela 10 hilabete…
Marvin Adams zientzialari nuklearrak fusio-esperimentu arrakastatsuan gertatutakoa azalduz…
Omen