Legionarioak, beti laguntza humanitarioa emateko gertu

Legionarioak, beti laguntza humanitarioa emateko gertu

 Euskal Herriari “Guernica” koadroa. Gure memoria bahitu nahi dutelako

Espainiako ejerzitoko legionarioak, beti laguntza humanitarioa emateko gertu.

Malagako ospitale batean izan dira oraintsu, eri dauden haurrei bisita egiten, eta legioaren ereserkia abestu diete, “Soy el novio de la muerte”, minbiziak jota daudenei!

Haiek alaitzeko hoberik ez zegoelakoan, antza.

“Heriotzaren ezkongaia naiz”

.
Tertzioetan inork ez zekien / nor zen legionario hura /
hain adoretsu eta ausarta / legioan izena eman zuena.
.
Inork ez zekien bere istoria / baina Legioak uste zuen /
min bizi batek egiten ziola kosk / otso batek bihotzean bezala.
.
Baina norbaitek nor zen galdetzen bazuen / saminez eta zakarkeriaz erantzuten zion:
gizon bat naiz zeina zorteak / piztitzar baten erpez zauritu duen, / heriotzaren ezkongai bat naiz / gogor lotzera doana / horren kide leialarekin.
.
Gero eta su gartsuagoa izan / eta borroka bortitzagoa /
bere bandera defendatuz, / legionarioa doa aurrera.
.
Eta bultzadaren beldurrik gabe / etsai grinatsuaren bultzadari, /
kementsu hiltzen jakin zuen / bandera berreskuratuta.
.
Eta bere odolarekin ureztatuz lur beroa, / ahots saminduz legionarioak murmurikatu zuen:
Gizon bat naiz zeina zorteak / zauritu zuen piztitzar baten erpez, / heriotzaren ezkongai bat naiz / gogor lotzera doana / horren kide leialarekin.
.
Azkenerako jaso zuten / eta bere bularrean gordeta aurkitu /
gutun eta erretratu bat / aparteko emakume batena. /
.
Eta gutunak honela zioen: / “… egunen batean Jainkoak deitzen bazaitu, /
niretzat toki baten eske, / laster joango natzaizu bila”.
.
Eta bidaltzen zion azken musuan, / bere azken agurrak kontsagratu zuen:
Zu ikustera zure ondora joateagatik, / nire kiderik leialena, / heriotzaren ezkongai egin naiz, /
gogor estutu dut / eta bere maitasuna izan dut bandera.
Legionarioak, beti laguntza humanitarioa emateko gertu
Legionarioak, beti laguntza humanitarioa emateko gertu