Kubako blokeoa Obamarekin, Bush eta Clintonekin bezala
1996an onartutako Kubako Askatasun eta Elkartasun demokratikoaren legeak blokeoa indartu zuen. Hainbat tirabiren ostean, Kubak, Miamiko erbesteratu kubatarrek gidaturiko bi abioi lurrera bota zituenean, kaleratu zuten legea. Helms eta Burton legearen egileek laster topatu zuten Clintonen babesa. Obamak sei hilabetez indargabetu duen III. Kapituluak, besteak beste, Kubarekin harreman ekonomikoak dituzten enpresei zigorrak ezartzea ahalbidetzen du. 1959ko iraultzaren ostean desjabetutako ondasunengatik etekin ekonomikoa ateratzen dutenei demandak aurkeztea ere ahalbidetzen die enpresa estatubatuarrei.
Titular handitan bildu dute Obamak Kubako blokeoa indartzen duen legea sei hilabetez geldiarazi duela. Baina neurri hau ez da berria, esan bezala Bushek eta Clintonek ere hala egiten baitzuten. Obamak neurri hori beharrezkoa dela esan du eta AEBtako interesen onurarako izateaz gain, Kuba demokraziara hurbilduko duela adierazi du. Esanak esan, Kubaren blokeoaren amaierak urrun dirudi, oraingoz.
Oraindik presidente izatera heldu gabe, Obamak Miamiko Kubatarren aurrean Kubarekiko politika askatasunean oinarrituko zela adierazi zuen. Apirilean, aldiz, hasieratik hasteko asmoa zuela esan zuen, Hilary Clintonek iraganeko politikek porrot egin zutela onartu ostean. Are gehiago, EEBBtako presidenteak blokeo ekonomikoak ez zuela funtzionatu esan zuen. Ikusi beharko da blokeoa indartzen duen lege baten zatia sei hilabetez eteteaz gain, zerbait gehiago eskaintzen duen.
Migrazioa eztabaidagai
EEBBk eta Kubak migrazioari buruzko elkarrizketak sei urteko isilunearen ondoren atzera hartu dituztenean heldu da Obamaren neurri hau. EEBBk, bi herrialdeen arteko migrazio-fluxua sustatu nahi du, beti ere, modu ordenatuan eta legalean.
Obamak Kubari eginiko keinua ez da guztien gustukoa izan, Floridako legegile errepublikarrak kexu baitira. Ileana Ros-Lehtinenek adibidez, herriaren aurkako “ankerkeriak” egiten dituen Kubako erregimena “saritzea” pena bat dela dio.
Karibeko irlako agintaritzak ere, legezko migrazio baten alde egin du eta elkarrizketak oso emankorrak izan direla argitu dute. Halere, EEBBtan Kubatarren Adostasun legeak indarrean jarraitzen duen bitartean, migrazioaren normalizazioa ezinezkoa izango dela gogorarazio dio Obamaren gobernuari. Honek EEBBtara heltzen diren kubatarrei bertako izaera ematea ahalbidetzen baitu eta honek legez kanpoko migrazioa sustatzen duela uste baitute.
Leire Ventasek ere ideia bera bildu du titularrean gaur BERRIA egunkarian gai honen inguruan egin duen albistean: ‘Barack Obama, zaharrak berri’.
GARAn ez dira horretaz konturatu. “Helms Burton legearen atal bat sei hilabetez baliogabetu du Obamak” http://www.gara.net/paperezkoa/20090716/147550/es/Helms-Burton-legearen-atal-bat-sei-hilabetez-baliogabetu-du-Obamak Zihurrenik agentziak dioena euskaratu eta argitaratu dute.
Pascual Serranok Rebelion.org-en ere honen berri ematen du: La historia de una noticia que no es noticia http://www.rebelion.org/noticia.php?id=88712&titular=%E2%80%9Cobama-suspende-las-sanciones-a-cuba%E2%80%9D-
La “noticia urgente” de agencias podría del mismo modo haber sido del tipo “Estados Unidos continúa en la ONU” o “Cuba informa que Estados Unidos le bloquea”.