Kubako albiste

Kubarako iragarri diren azken aldaketek, ustegabean harrapatu naute. Duela 30 urte izan nintzen han lehenengoz eta duela hilabete batzuk azkenengoz, Aberri Egunean, hain preseski.

Kubako albiste

Lehen bidaia hartatik azken honetara, aldaketa nabariak izan dira, batez ere ekimen pribatuari dagokionean. Baina ez naiz gauza orain gertatu denari tankera hartzeko, egiazki zer ekarriko duen igartzeko.

Eta hala, irlan bizi den lagun batek idatzi dit hango berri emanez. Han bizi da duela urte mordo batetik eta ederki ezagutzen du hango egunerokoa. Interpretazio bat baizki ez da, prefosta, baina ez diot beste inori antzekorik irakurri eta horregatik jartzen dut hemen, agian zeuk ere  zeure iritzia osatzeko probestuko duzulakoan:

“Hemen, gauzak apur apurka aldatuko direla ematen du, baina ezin jakin hobera ala okerrera.  Errusia eta Venezuelako gobernuen kontrako gerra hotz baina zuzena areagotzen den momentuan kentzen du Kubako blokeoa (Obamak). Petrolioa produzitzen den herrietako gobernuak kontrolatzea delako lehentasuna, baina, 50 urtez, Kubarentzat blokeo ekonomikoa izan dena, Estatu Batuentzat autoblokeo politikoa izan delako ere bai.

Penetraziorako formulak bilatu behar. Kubako gobernuarentzat blokeoa kaltegarria izan da ekonomikoki, baina txollo bat izan da politikaren aldetik, horrela ez dutelako islan bertan enemigorik izan.”

Ba horixe, erositako prezioan hitzok salgai. Balio dezaketelakoan.

 

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

3 pentsamendu “Kubako albiste”-ri buruz

  • Bai, paradoxikoa dirudi Estatu Batuek emandako urratsa. Mundua sutan jartzen (Obamadrone buru) duten bitartean edota Obamadronek berak (bere sinadurarekin) dronen bidez milaka eta milaka adin eta mota guztietako hildako etengabe sortzen dituen bitartean, Kubarekin adeitsua dirudien urratsa eman du. Hausnarketarako arrazoiak ez dira faltako, edonola ere, zorionak Kubako herriari.

    “ASIER BLAS: “PETROLEOAREN PREZIOA ESTATU BATUEN ETSAIEI, ERRUSIA TARTEAN, GERRA EGITEKO MODU EKONOMIKOA DA”

    Petrolioaren prezioen jaitsierak eta mendebaldeak ezarritako zigor ekonomikoek zuzenean eragin diote Errusiako ekonomiari. Bertako dibisak, errubloak, sekulako beherakada izan du azken egunotan. Honek Errusian izan ditzakeen eraginei buruz jardun dugu Asier Blas politologoarekin. …

    Audio: (14´)

    http://mundurama.com/2014/12/19/asier-blas-petroleoaren-prezioa-estatu-batuen-etsaiei-errusia-tartean-gerra-egiteko-modu-ekonomikoa-da/

  • Kubako errealitatea ongi ezagutzen ez badut ere, nire iritzia ematera ausartuko naiz. Norbaitek gehiago jakin ezkero eskertuko ditut bere zuzenketak:

    Larreak dion bezala, EEBBen jokaldia ezin daiteke ulertu testuinguru geo-politiko globaletik kanpo. Hasteko, ustiatu gabeko merkatu berri baten premia beharrezkoa zaio mendebalde osoan agintzen duen kapital handiari. Kuba lurralde birjin bat da, apenas zorrik ez duena, azpiegitura eta eraikuntzak “behar” dituena eta lurzoruan ukitu gabeko petrolio-gordekinak dituena.
    Beraz, lukurruero, multinazional eta mota askotako enpresentzako harrapakin aparta litzateke.

    Bestalde, Atlantismoak ekialdeko potentziekin hasitako gerra hotzean kubak garrantzi estrategiko handia du, eta EEBBk aukeratu du Errusia eta Txinari bere neskalagun beltzarana liluratu eta bereganatu, horrela etorkizuneko “misilen krisi” berri bat ekidin al izateko.

    Baina amodio harremanak biren arteko kontuak dira, eta Raul Castroren gobernuak baditu bere interesak EEBBekiko. Kubak blokeo ekonomikoari aurre egiteko hasieran Errusia eta ondoren Chavezen laguntza izan du, txinatarrak ahaztu gabe. Baina Venezuela ez dago bere onenean, eta hornitzailerik gabe ezin dute luze iraun. Orain potentzia bakoitzak bere eskaintzak egingo ditu, eta Kubak aukeratuko du norekin oheratu, edo nortzuekin. Argi eduki behar da Raul ez dala marxista ez sozialista izan inoiz, agintari pragmatiko bat da eta klase boteretsuaren kide. Orain Fidel jokoz kanpo dagoela, etorkizuna galdera-ikur handi bat izango da.

    Ni anti-komunista naiz, eta Kuba diktadura komunista baten eredu garbia da. Gizakia zekenkeria eta handinahikeriagatik mugitzen da eta Kuban hori debekatua egon da, beraz ezin izan du “garatu” mendebaldea bezala.

    Honakoa esanda, askatasuna ez da noizbehinka gobernu bat aukeratzea ezta interneteko foro batean bakoitzaren frustrazioak idaztea. Askatasuna bakoitzaren NIa garatzeko, ingurukoekin harremantzeko eta, azken finean, bizitzeko denbora edukitzea da. Eta ez dago libre izaterik eguneko ordu guztiak lanean, gehiegizko legeek itoa edo bizirauteko baldintza minimoak eduki gabe. Askatasuna hori bada, kubatarrek Europarrok baino askatasun gehiago dutelakoan nago

    Orain Kubak “Boom” bat izango du, kreditu mugagabearen festak 8-10 urte iraungo die, batzuk izugarri aberastuko dira eta lauzpabost komunikabideren bitartez irlako biztanleria kontrolatuko dute, eta gainontzekoek ez dute samba dantzatzeko, kaleetan solasteko, dibertitzeko eta bertako bizitzaz gozatzeko denborarik izango. Hori bai, telebista izango dute, internet ere, mobila ere, chevroleta ere, baita mcdonlas bat… baina zorigaizto eta lurjota bukatuko dute fakturak eta zorrak nola ordaindu burua larrutzen. Eta egin dieten triskantzaz ohartzerako 60 urte edukiko dituzte eta beren bizitza pikutara joana izango da aspaldi. Ongietorri KAPITALISMORA.

  • James Petras La Hainen:

    “LA NOTICIA SOBRE CUBA Y EEUU ES UN MEDIO PASO ADELANTE”

    Lo que entendemos es el por qué Obama toma estas medidas. Primero porque es un reconocimiento de que EEUU ha perdido la guerra diplomática contra Cuba. En las Naciones Unidas el último voto fue 99% para terminar el bloqueo y 1% entre EEUU, Israel y una isla olvidada en el Pacífico. Lo mismo en las reuniones en América Latina, todos los países, sin excepción, estaban a favor de integrar a Cuba y rechazar el bloqueo. Washington quedó solo. Frente a esta situación muy deteriorada de EEUU en relación con América Latina y las Naciones Unidas, Obama busca la forma de romper este aislamiento a partir de algunas iniciativas con Cuba…

    …Y quiero subrayar una cosa. Nosotros en EEUU estamos acostumbrados a que haya una gran divergencia entre la retórica liberal o progresista de Obama y las prácticas reaccionarias. Dos puntos apoyan eso.

    Primer punto, mientras Obama anuncia mejores relaciones con Cuba, debemos tomar en cuenta que hace dos meses descubrimos que está canalizando millones de dólares hacia “grupos culturales” para subvertir la juventud e internet en Cuba.
    Segundo, en el mismo momento en que Obama anuncia que quiere considerar un debate sobre el bloqueo, anuncian nuevas sanciones contra Venezuela. Es parte de una táctica de dividir y conquistar, utilizando una apertura a Cuba pero al mismo tiempo golpear Venezuela.

    Debemos celebrar la liberación de los presos después de 17 años de encarcelamiento injusto. Debemos celebrar el hecho de que EEUU finalmente acepte dialogar y considerar cambiar sus relaciones, pero con mucha cautela debemos aceptar eso, porque aquí en EEUU sabemos que hay una gran divergencia entre la retórica progresista de Obama y las prácticas cada vez más militaristas, agresivas y buscando extender el poder de EEUU….

    …. Cuba se podría beneficiar de exportaciones de varios productos que producen: biotecnológicos, algunos productos tropicales y algo más en relación con la industria, y recibir inversiones y comercio a partir de créditos de EEUU.
    Eso es positivo, pero también hay peligro porque los inversionistas norteamericanos buscan crear aliados en Cuba y pueden crear nuevas clases sociales que respaldan la contrarrevolución dentro de Cuba. Pero hay que correr estos riesgos. Cuba debe mantener sus opciones, deben abrirse a los norteamericanos con mucha cautela y mucha supervisión. Yo no creo que sea simplemente bajarse los pantalones y esperar a que todo salga bien….”

    James Petras.

    http://www.lahaine.org/mundo.php/la-noticia-sobre-cuba-y