Krisian diruak behera, krisian kebabak gora
Dezente ugaritu dira ekialde hurbileko kulturetako jakiak gurera ekarri dituzten denda edo tabernak. Horri gehitu krisiak fast foodari emaniko bultzada. Doner Kebabei kalte baino onura gehiago egin die krisi ekonomikoak. Hasso Schmidtek dioenez, 2010ean %6 hasi da kebab industria, eta iaz ere gora egin zuen, nabarmen.
Hedapena
Txile, Kolonbia eta Portugalera hedatzen ari dira kebabak orain. Ekialdetik mendebaldera doa, beste askotan ez bezala, kebabaren korrontea.
Kalitatea
Prezio merkeak dira merkataritza sare honen lehen motibo erakargarria, baina ez dute horretan geratu nahi. Kalitatearen aldeko apustua ere egin nahi dute. Zer esan nahi duen horrek? Euren haragia kudeatu dutela horretarako. Hasso Schmidtek, kalitatean eta euren haragia propioa izatean kokatu du kebaben arrakasta.
Kebab guztiak ez dira berdinak dena den. Familiako negozioak dauden bezala, multinazionalen kateak ere badaude. Multinazionalek, haragia Alemaniatik ekartzen zuten lehen, baina banatzaileak konfidantzazkoak izan arren, inoiz ez omen zekiten produktua kalitatezkoa zen, eta fidatu egin behar zuten.
Oraindik ere zurrumurru asko izaten da janariaren jatorri eta kalitatearekin, dena den. Klienteak zalantza asko izaten ditu.
Soslaia
Eroslearen soslaiari dagokionez, aipatu behar da, gazteak direla kebaben kliente potentzial handienak. 40 urterako arteko adin muga bat dago, nahiz eta denborarekin erosle berriak sartzen ari diren. Azken urtetan, kebabak, otarteko eta pizzek asetzen zuten jateko azkarren negozioan lekutxoa egin du, konpetentzia bihurtzeraino.