Konstituzionala
Konstituzionala –
Orain ez da hain ohikoa, baina garai batean euskal herritarrok aski ongi ikasi genuen auzi bat Espainiako Auzitegi Nazionaletik pasatu eta gero, jasotako kontrako epaia Auzitegi Gorenera eraman behar zela, ea zigorra arintzen ote zuten; eta horren ondotik Auzitegi Konstituzionalaren ateak jo behar zirela, gupida eske, eta normalean arrakasta nahiko eskasa izaten zela.
Garai haietatik ikasi geuen Konstituzionalean epaileak bi bandotan banatzen zirela. Batzuk atzerakoiak ziren (“conservadores”) eta bertze batzuk aurrerakoiak (“progresistas”). Guk, ordea, ikusten genuen batzuk PPkoak zirela, eta bertze batzuk PSOEkoak, eta Estatu gaietan bando bakarra osatu ohi zutela.
Estatu kolpea eman omen du orain Auzitegi Konstituzionaleko bando atzerakoiak. Eta hala izanen da. Baina niri ideia ero gisa bururatzen zait guri orain egokitzen bazaigu bando aurrerakoia laguntzea, eta kasualitatez sortu den nahas-mahasa konpontzea lortzen bada, bando aurrerakoiak benetan aurrerakoi gisa jokatzen hasi beharko duela, ez? Justiziazkoa litzateke.
[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2022ko abenduaren 20koa]
Benetan bada inor uste duenik PSOEk “justiziaz” jokatuko duela gure herriarekiko? Noiz gertatu da?
Espainiar estatuak, frantziar estatuak bezala, ez du inoiz barnean dituen nazioak aitortuko, ezta alde egiten utziko ere (modu baketsu eta demokratikoan).
Espainiar gobernuari botere gehiago ematea (pandemian salbuespen neurri ilegalak ezartzeko, edota botere judizialaren osaketan eragin handiagoa emateko), etsaiari laguntzea da, etsaiak noizbait eman diogu botere hori guztia gure askatasunerako erabiliko duelakoan.
Ez omen dira konturatzen laster ala berandu maskararik gabeko espainiar nazionalista sutsuenak espainiar gobernura iritsiko direla, eta emandako boterea erabili ahal izango dutela.
PSOEk ez du inoiz bere zorrak ordaindu. PSOEk laister ala berandu hauteskundeak galduko ditu. PSOE estatu terrorismoaz erditu zen, baina ez zen apurtu, trinkotu baino ez zen
PSOE Barrionuevo, Vera, Roldan, Rodriguez Ibarra, Bono, Andueza, Mendia, Elorza, Itsaso, Chivite, Patxi Lopez eta X jauna dira.
Ustez konfederala den erakundea, baina funtzionamendu erabat zentralista. Podemosen bezala.
Espainiar eta frantziar Ezkerra, eskuina bezala, gure etsaia da. Beste modu batean esanda: euren etsaitzat gaituzte!