Kongoko deforestazioak munduko oreka klimatikoa alda dezake
http://www.youtube.com/watch?v=3hW0j6UFWDs
Berotegi efektua eragiten duten gas emisioen laurdena oihan tropikalekin lotuta daude. Eremu natural horiek karbono gordekin garrantzitsuak dira eta munduko oreka klimatikoa mantentzeko beharrezkoak dira. Afrikako erdialdeko oihanak munduko oihan tropikaletatik bigarren eremurik zabalenak dira, Amazoniaren ostean.
Greenpeacen ikerketen arabera, 2050.urtean Kongoko Errepublika Demokratikoak 34.400 milioi tona CO2 isuriko ditu, estatu espainolaren urteko isurketak baino 65 aldiz gehiago. Bestalde, Greenpeacek zur-industriaren azpiegiturak markatzen ditu deforestazioaren kausa nagusienen artean, isurketa kopurua 2,5 aldiz altuagoak baitira oihanetik ateratako egurra garraiatzeko bideetan zuhaitzen mozketan bertan baino.
Industriak moztutako zuhaitz kopurua handituz doa. Munduko Bankuaren saiakerek ez dute mozketa baimenak kontrolatzea lortu. Gainera, emakida gehienak ukigabeko zonaldeen gainean eman dira. Eremu horiek dira klima-aldaketarako eta basa-bizitzarako erabakigarrienak.
Kongoko Parke Nazionala arriskuan
Ia 3 milioi pertsona inguru bizi dira Virunga Parke Nazionalaren inguruetan eta ehuneko 97ak baino gehiagok ikatza behar dute janaria prestatzeko. Makala, eskuz egindako egur-ikatza, zonaldeko biztanleentzako energia iturri nagusia da. Bakarrik Gomako hiriak, herrialdearen iparraldean, urtean milioi bat zaku baino gehiago kontsumitzen ditu.
Eguneroko bizitza egurraren menpe egoteak arrisku larria suposatzen du zonaldeko biodibertsitatearen babeserako. Hala ere, deforestaziorik nabarmenena duela hamar urte hasi zen. 1994.urteko tutsien aurkako genozidioaren ondorioz, hutu asko errepresalien beldur ziren eta Virunga Parke Nazionalean sartu ziren errefuxiatu moduan.
Kongoko Errepublika Demokratikoan sortutako errefuxiatu-esparruak parkeko egurraren menpe bizi ziren. Garai hartako autoritate kongoarrek negozio bikaina egiten zuten dependentzia horrekin eta, egun ere negozio hori mantentzen dute.
Horietaz aparte, ekialdean, ejertzito kongoarraren agintariek eta FDLRko (Ruandaren Askapenerako Indar Demokratikoak) hutu erreboltariek ere egoera horretaz interesa ateratzen zuten.
Mendebaldea, CNDPko (Herriaren Defentsarako Kongresu Nazionala) Nkunda jeneralak gobernu ruandarraren onespenarekin edo gutxienez bere baimenarekin altxamendua finantzatu zuen. Dirua zonaldeak errefuxiatuta zeuden tutsi kongoarrek ekoizten zuten makala produkziotik lortzen zuen.
Parkearen deforestazioak gerrako paradigma jarraitzen du: gutxi batzuk negozioa egiten duten bitartean, gehiengo pobreak ondorioak pairatzen ditu.
Askoren sufrimendua, gutxien etekina
Kongoko zonalde honetan ustiatzen diren baliabide natural guztiekin gertatzen den moduan, ikatz ekoizle txikiek bizirauteko borrokatu behar dute: ingurua kontrolatzen duten tropei tasa bat ordaindu behar diete. Ikatza kilometroz buru gainean eraman behar dituzte Gomako hirira arte, eta ordaindu beharreko tasek, askotan, irabazirik gabe uzten dituzte.
Biztanle askok lurrak lantzearen erabakia hartu dute jateko zerbait lortzearren. Nekazariek parkeko animaliekin arazo larriak dituzte: ia egunero beraien lurretan sartzen dira landutako soroak jateko. Parkeko langileak deituz gero ez dute ezer egiten: arauek animaliak biolentziaz tratatzea debekatzen dute eta animaliak izutzera mugatu behar dira. Askotan, ez dute alde egiten labore guztiak jan arte. Horrek uztarik gabe uzten ditu, gosean apur bat gehiago itoz.
Parkeko eta inguruko biztanleak egoera oso larrian murgilduta daude : bizirauteko oso aukera mugatuak dituzte, eta gutxi horiek ez dira nahikoak beraien familiak elikatzeko.
Baliorik gabeko parkea
Emmanuel De Merode, Virunga Parke Nazionaleko zuzendariak Elkartasunaren Bideakeko ekipoari eskainitako elkarrizketa baten zehazten du parkea salbatzeko aukera bakarra Iparraldeko Kivuko biztanleentzako erabilgarria gertatzea dela.
Hezkuntza, antropologoaren arabera, beharrezkoa da baina onurarik eskaintzen ez badu, natura babesteak ez du inongo interesik sortuko.
Irtenbide berriak
Duela urte bat inguru, biodibertsitatearekiko errespetagarria den erregai bat bilatzeko proiektuak indarra hartu zuen zonaldean lan egiten duten eta internet bidez lortutako laguntzei esker. Proiektuak makalarentzako alternatiba bat eskaintzea du helburutzat, horretarako briketa sistema bat garatzen ari dira: zerrakina, paper birziklatua eta basa-hondakinak nahastuz eta zapalduz erregai eragingarriko blokeak lortzen dituzte.
Aukera berri hori inguruarekiko guztiz errespetagarria eta naturala da. Ez du zuhaitzen mozketarik behar ezta kimikorik ere, egurrak berak material guztiak elkartzen eta tinkotzen baititu.
Proiektu horren indartzearekin familien zuhaitzenganako menpekotasunarekin amaituko luke, Kongoko eta Virunga Parke Nazionaleko deforestazioa motelduz. Hala ere, Kongoko baliabide naturalak ustiatzen dituzten enpresek askatasunez egiten dute lan, interes ekonomikoen izenean munduko erreserba natural zabalenetakoekin amaitzen duten bitartean.