Kolonbiako Konstituzionalak abortua despenalizatu du 24 astera arte

Kolonbiako Konstituzionalak abortua despenalizatu du 24 astera arte – 

Kolonbiako Gorte Konstituzionalak astelehen honetan onartu du abortuaren despenalizazio partziala, eta haurdunaldia 24 astera arte borondatez etetea ahalbidetu du, Kode Penaleko delitua ezabatu ez badu ere.

abortua24 aste bitarteko abortuaren despenalizazioa onartu zen atzo Kolonbian, ez ohiko saio batean, aldeko bost boto eta kontrako lau boto lortuta. Prozesu honek hilabeteak daramatza martxan oposizioak jarritako administrazio trabak eta epaileek eragozpenak direla medio. Aste honetara arte ez da eztabaida sakonik egin. Kolonbia

Orain arte, abortua hiru arrazoirengatik bakarrik zegoen baimenduta. Kolonbian:  osasuna edo bizitza arriskuan egoteagatik; bortxaketaren edo intzestuaren ondorio izateagatik, edo fetuaren malformazio batengatik; gainerako kasuetan,  lau urte eta erdiko kartzela-zigorra zuen ondorio abortuak.

Dena den, oraindik abortua ez da Zigor Kodeko delituen zerrendatik ezabatzea lortu.  24 astetik aurrerako kasuek zigorra jasotzen jarraituko dute (ez bada azaldutako 3 salbuespenen baimenduengatik).

Noticias Caracol – Colombia

 

Kolonbiako Konstituzionalak abortua despenalizatu du 24 astera arte

Nire begietatik ...

Zer duzu buruan “Kolonbiako Konstituzionalak abortua despenalizatu du 24 astera arte”-ri buruz

  • Alpargatero 2022-02-22 14:03

    “..oraindik abortua ez da Zigor Kodeko delituen zerrendatik ezabatzea lortu. 24 astetik aurrerako kasuek zigorra jasotzen jarraituko dute.” Noiz arte izan beharko litzateke legezkoa, jaio ondoren ere, ala?