Kakalardo helezina
Kakalardo helezina –
Wittgensteini lagun batek ziurtatu dio berak bakarrik dakiela bere mina zer den, eta bere oinaze propioari esker baino ez dakiela “min” hitzak zer esan nahi duen. Wittgenstein ez dago ados. Ez du uste “min” hitzak zer esan nahi duen jakin dezakezunik, zeure min pribatua bakarrik ezagututa.
Hasteko: hala balitz, besteen minari buruz ere horixe berorixe baieztatu beharko zenuke.
Bestalde, minaren kontzeptua hizkuntzan ikasten dugu, “min” hitza erabiliz eta erabilera horren jokoan sartuta.
Kutxako kakalardoaren bidez ilustratu zuen Wittgensteinek desadostasun hori. Irudikatu zenbait lagun, nork bere kutxatxoa daukala, eta barruan “kakalardo” deritzoten zerbait. Inork ezin du besteen kutxan begiratu, berean baino ez; eta bakoitzak esaten du soilik bere kakalardoari begiratuta dakiela zer den kakalardo bat.
Baliteke, alabaina, beste zerbait izatea kutxetan. Gainera, ez da ezinezkoa zerbait hori etengabe aldatzea.
Edozelan ere, kakalardoei buruz mintzatzen dira lagunak: era ulergarrian eransten diote “kakalardo” hitzari esanahia, nahiz eta inork ez jakin besteek zer duten kutxetan; are, kutxa horietan zerbait ote dagoen. Beraz, garbi dago “kakalardo” hitzaren erabilera hori ez dela gauza baten izendapena.
Kutxan dagoen izakia ez da hizkuntza-jokoan sartzen; ezta “zerbait” gisa ere: baliteke kutxa hutsik egotea. Halatan, kutxan dagoenak edo ez dagoenak ez du garrantzirik. Lagunek “kakalardo” hitza nola darabilten, horrek erabakitzen du hitzaren esanahia, eta ez begiradatik gordetako balizko izaki pribaturen batek.
Kutxetako kakalardoek, kutxetako balizko izakiek, nolabait esateko, elkar neutralizatzen dute. Nire kakalardoak eta nire lagunarenak, batak bestea ezerezten dute. Eta geratzen den bakarra, irauten duen bakarra, “kakalardo” edo “min” hitzen erabilera da.
Wittgensteinen iritziz, hitzen esanahien izaera publikoa lotua dago gizakiok elkarri irakasteko dugun gaitasunarekin. Ordea, izaki pribatuak, kakalardoak, ez du zereginik irakaste-prozesu horretan, ezin baikara kakalardoraino heldu.
Kakalardo helezina
Wittgenstein. Aita judua, ama judua, baina katolikoa Austria protestantean, ta oso goi-goi mailako familia hiperburges baten altzoan hezia. Lehenengo Mundu Gerlan soldadu austriar-alemaniar. Minaz jardunda, hara!, jardunda hori entzutea daukat. Beno, horrek ez zuen kakalardo puta bat bere bizi osoan ikusi, zerbait-zerbait entzungo zien behe klasekoei, patatak zirela eta ez zirela. Geroago Hitlerrek alemaniar herriaren mina arintzeko kakalardo izena jarri zion herriaren autoari. Baina galtzen Hasia naiz, ezin kakalardoarengaino Iritsi. Hi Markos, ikusi al duk inoiz kakalardoren bat?
Oso galdera intimoa duk hori eta hire ezizen horrekin ezin ziur jakin Mossaden trolla ote haizen, edo Yolanda Barcinarena. Konfiantza handiagoa izatean kontatuko.
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Konfiantza
Eta hik uste al duk geronen artekoa honaino hel daitekeenik?
https://youtu.be/A29UwMZkG1o?si=M_02uYW6lfl-6cg1
Ez zekiat bada. Ez haut ikusten parte onekoa. Wittgensteinek, sin dudarik gabe, zer Edo zer esanen zian konfidantzaz. Zerbait azalduko?
Oso gogoeta interesgarria! eta efikazki azaldua!
Hi, Marko, ez al zidak arrapostu behar edo zer ostia! Ez, ez, hori oso intimoa da eta. Eta zer? Oraintxe bertan ari naiz koskoilo batzuk Jaten, erdi beltz erdi ..goxo goxoak. Holaxe esaten diegu aranei gurean. Bestela ere, ez zegok koskoilorik.
Hire aginduak serio hartzen ditiat eta Wittgensteinek idatzitako guztia ari nauk irakurtzen konfiantzaren inguruan esandakoaren bila. Baina kronologikoki ari nauk, eta dirudienez konfiantzari buruzkoak amaierakoak dituk. Denbora luzea behar diat. Kasu koskoiloen eragin laxanteekin.
Mila esker, Lore Bakan Bitxi hori!
Barka, Markos, gaitik kanpoko ohartxo bat egin nahi nioke baten bati.
Nagore: Hik niri, “didak”. Eta hika hasita, “ari nauk” eta “ez zieguk”. Eta zuzenketa gramatikalak, hobeto etxean eta eskolan, inori lezioak ematen ibili gabe 😉
Erregistroz aldatzeko pijua izan beharra dago, eta giputza, noski, Bazterretxe bezalaxe.Baina pijuak ez garenok ez diogu arauari jarraitzen, eusten, atxikitzen, begiratzen ,(zaindu), eta gainera ez badago konfidantzarik zertako?
Oharra: Nafarroan zirine, zurine uxo eta bestelako hegaztien txirriak ditugu, ez da oso ezizen graziosoa.
Txistea esplikatu behar dizut, Nagore? Hau lotsa!
Ez duzu zertan izutu, ez ikaratu ere. Zer hau lotsa horrekin, hori lotsa behar zukeena, zer esan nahi duzu, ahalketua Zarela ala beldurtua?