Julian Assangeren lagunak
Ustezko delitu sexualengatik kartzelatu dute Julian Assange WikiLeaksen fundatzailea, baina atzo Londresko epaitegiek fidantzapeko askatasuna aitortu ostean, Suediako fiskaltzak helegitea jarri zion eta 48 ordu gehiago, gutxienez espetxean egin beharko du, Auzitegi Gorenak bere ebazpena jakinarazi arte.
Aske gelditzeko 240.000 euroko bermea ezarri zion Westminsterrek, beste 42 mila euro abaletan. 282.000 euro horiek ordaintzeko prest agertu dira hainbat pertsona ezagun. Ken Loach eta zinemagilea Michael Moore zinemagileak, Bianca Jagger modelo ohi eta ekintzailea, John Pilger dokumentalgilea, Tariq Ali eta Henry Porter idazleak, Amir Khan eta Jemima Khan ekintzaileak…
Atzo epaitegietan izan ziren Ken Loach, John Pilger eta Bianca Jagger. Assange juiziotik atera ostean Loachek egin zituen adierazpenak: “Bermea ordainduta askatzea aitortu diote, eta hori da erabaki zuzena. Gobernuak helegitea jartzen badio agerian geldituko da honen guztiaren atzea motibazio politiko bat dagoela. Desafio egiten badute, ezkutuko agenda politikoa dagoela erakutsiko dute esan zuen Hidden Agenda filmaren egileak.
Michael Moorek atzo Londresen ezin zuela egon eta adierazpen bat egin zuen publiko, eta 15.000 euro eskaini dizkio 250.000 ezkutuko kable azaleratu dituen editoreari eta Interneteko bere azpiegitura guztiak (bere weba, zerbitzaria…) WikiLeaksen esku jarri ditu.