JK Rowling jazarri duten gizon biolento eta sexu-harrapariei buruz
JK Rowling jazarri duten gizon biolento eta sexu-harrapariei buruz –
Genevieve Gluck kazetari feminista da, Reduxx online hedabidearen sortzailea.
Errepasa ditzagun Reduxx aldizkariko artikulu batzuk, JK Rowling jazarri izan duten gizon biolento eta sexu-harrapariei buruz, azkenekotik hasita: Stephen Ireland, 12 urteko mutikoa bortxatu zuena.
Hor daukagu Alexander Secker ere, Lexi Bowen izena hartu zuena. Seckerrek behin eta berriz iseka egin die genero-identitatearen ideologia interneten kritikatzen duten emakumeei, J.K. Rowling-i barne, eta soilik emakumezkoentzat diren bortxaketa-biktimentzako zentroen aurka ere hitz egin izan du. Bortxaketagatik erruduntzat jo dute.

2022an, JK Rowling-ek Reduxx-en kolaboratzaileak defendatu zituen, Luis Morales adingabeen hiltzaileak, Synthia China Blast izenaz ezagunagoak, seinalatu eta mehatxatu gintuenean.
Orduan, trans ekintzaileek JK Rowling jazarri zuten. Reduxxek jakinarazi zuen Blast baldintzapeko askatasunetik aske gelditu zela, eta gure taldeak hainbat heriotza-mehatxu jaso zituen, baita haragi-xehagailuen irudiak ere, non Blastek gure taldeko emakumeak hiltzeko nahia adierazi baitzuen.
J.K. Rowling idazleari eta Rosie Duffield diputatu laboristari mehatxu-mezuak bidaltzeagatik erruduntzat jotako beste ekintzaile trans batek kartzela saihestu zuen, bertan behera gelditu baitzen zortzi asteko espetxe-zigorra, bi urteko epean. Glenn Mullen, Manchesterren bizi den trans aktibista, atxilotu eta bi emakumeen aurka mehatxu bortitzak egitea leporatu zioten iazko urtarrilean. Reduxx izan zen Mullen identifikatu zuen lehenetarikoa eta, mehatxuen berri izandakoan, berehala bidali zizkion nortasunaren xehetasunak Eskoziako poliziari.
Reduxx-ek justizia sozialaren aldeko ekintzaile irlandar eta antolatzaile “feminista” baten nortasuna ere salatu zuen. Shane Murrayk etxeko bonba batekin mehatxatu zuen JK Rowling.
Gretchen Felker-Martin, bere burua trans gisa identifikatzen duen gizonak, nahiz eta ez den delitu batengatik kondenatua izan, argitaratutako liburu batean xehe-xehe idatzi zuen J.K. Rowlingen heriotza bortitzari buruz, eta esan zuen “arteak bortxaketa gehiago izan beharko lituzkeela”.

Deliturik egiteagatik zigortu ez duten arren, “Precious Child”, trans emakume gisa identifikatzen den musikariak behin eta berriz eskatu du J.K. Rowling hiltzea.
Sarah Jane Baker, Alan Baker jaioa, bahiketa eta hilketa saiakeragatik kondenatu zuten. Baker ezaguna da Erresuma Batuan kartzela-denbora gehien bete duen trans presoa delako; hainbat delitu bortitzengatik 30 urte eman zituen kartzelan, non bere burua zikiratzen saiatu baitzen. Hasieran, 9 urteko zigorra ezarri zioten amaordearen anaia bahitu eta torturatzeagatik; kartzelan zegoela, ordea, zigor gehigarri bat jaso zuen ziegakide bat hiltzen saiatzeagatik.
Londresen, Trans Harrotasunaren manifestazio batean, Bakerrek oihu egin zien entzule gartsu batzuei: “TERF bat ikusten baduzue, emaiozue ostia bat aurpegian!”. Londresko Harrotasun Eguneko ekitaldian ikusi zuten Baker kartelak erakusten, “sexu lanaren” eta JK Rowling hiltzearen alde.