Jesús Quintero “el loco de la colina” hil da
Jesús Quintero kazetaria hil da –
Jesús Quintero huelva-ko kazetari eta elkarrizketatzaile espainiar ezaguna hil da 82 urte zituela, Cadizeko Nuestra Señora de los Remedios de Ubrique egoitzan, siesta egiten ari zela. Bertan ingresatua zegoen irailaren erdialdetik bere osasun delikatuagatik.
“El loco de la colina” bezala ezaguna, bere telebista saio ezagunenaren izena, Espainiako elkarrizketatzailerik ezagunen eta sarituenetakoa izan da, 200 sari baino jasoz: 2 Ondas sari, Urrezko Antena, Andaluziako Domina eta Espainiako Errege Kazetaritza Saria irabazi zituen. Quinteroren familiak agerraldi publikoa egin du astelehen gau honetan, eskerrak eman dituzte espainiako gizartearen maitasun erakustaldiagatik “muestras de cariño por parte de toda la sociedad española, y muy especialmente de todos sus compañeros de profesión, la de comunicador, que defendió hasta el final de sus días con pasión y honestidad. Murió descansando, en paz, acaso ya en lo alto de su colina”.
Laurogeiko eta laurogeita hamarreko hamarkadetan oso ezaguna izan zen bere irrati eta telebistako saioei esker, elkarrizketak egiteko modu bereziak eskola sortu zuen, isilunez betetako hitzaldiekin, elkarrizketa tonu misteriotsu eta intimo batez bustitzen zutenak. 500 pertsonaia baino gehiago, ezagun eta ezezagunak, elkarrizketatu ditu bere ibilbide zabalean. Hemen Jon Idigorasi 1993an egindako elkarrizketa, naiz-en publikatu dutena.
…
1986an, Quinterok neurosi depresibo hipokondriako baten ondorioz irratia alde batera utzi zuen. Aipatu gainera, Quinterori esker ospea lortu zuten pertsona eta pertsonaiak, Juan Joya Borja-ren kasua, “El Risitas” izenez ezagunagoa, 1999an lehen aldiz parte hartu zuen El vagamundo saioan umorezko tonuan pasadizoak kontatuz eta gero bere lagun Antonio Rivero Crespok lagunduta. Bere barre erakargarriak mundu osoan birala eta oso ezaguna den meme izatera ere eraman du…
Gora Muinoko eroa!
Gora Jon Idigoras!
Goian begoz!
Eta zer euskalduni axola zaio?Jende anitz hil da azken aste hauetan, nire osaba bat, konparazione, eta.? Zein dira euskal erre..
Lurruneren sarrera eta elkarrizketa objetiboki dira interesgarriak Nagore. Beraz, laguntze gogoz, edozein sikologok esango lizukeena: Zure osabaren heriotzak sortu dizun mina isladatzen ari zara zure iruzkinean, ondo dago botatzea, bota beraz… Baina bideratu zure malaletxea, eta idatzi agian zure osabari buruz hemen zuzeun, eta aportatu zerbait positiboa, zuretzat ere askatzaile eta positiboa izan daitekeen bideren bat… Edo ez. Izan ondo…
Oker zabiltza sikologo eta kontu horiekin. Neure burua nafartako dauket. Kultur erreferentzietan ez da ergel hori sartzen, ero hori. Izan litezke Europako, egiaren esateko beste kontinenteetako gutxi, baina babu hori euskaldun baten….Hoa apapa.