Jaialdi 2015eko argazkiak
Jaialdi 2015eko argazkiak
…
Amaitu da aurtengoz. Jaialdi 2015 bukatu da. Balantze ona egin dute antolatzaileek eta guregana heldu diren iritziak ere onak izan dira. Batez ere Euskal Herritik etorri den jendearen artean, badirudi gustura, harrituta, eta gehiago ezagutzeko gogoz doazela atzera etxera Diasporako errealitate honekin topo egin duten hainbat euskaldun. Xifrak, balio badute, 50.000 bisitari aipatu dira. Segun eta nola kontatzen duzun ateratzen zaigu gehiago ala gutxiago. Hona Jaialdi 2015eko azken argazki-galeria, eta aurrekoak.
Boise, AEB. Penaz ikusi dugu jendea joaten, eta bost urte barru zalantzarik gabe, arazo ekidiezinik ez badute behintzat hona itzultzeko asmoa dutela eta Jaialdi 2020n parte hartzeko aplanak egiten eta dirua aurreratzen hasiko direla, bat baino gehiagok esan digu.
Hona agindutako, iragan asteburuko azkeneko argazki kronika, eta aurreko sei kroniketarako linkak:
…